Prentsa-aretoa

Berriak

Jaureguik, Espaina eta Europa federatuen barruan izango dugun Euskadi “sendoaren" aldeko apustua egiten du

PSOEko 2. hautagaiak euskal herritarrei eskatu die Alderdi Sozialistari eman diezaioten botoa, “aukera horrek baino ezin dituelako Europan 230 diputatu lortu egiten diren politikak aldatzeko" eta, aldi berean "PPren Gobernuaren politiken aurrean aurka gaudela adierazi behar dugulako".

“Europa bakarrik izango da, Europa Federala baldin bada”.  Uste hori adierazi die Ramón Jaureguik goizean Euskal Sozialisten ekitaldira bertaratu direnei. Izan ere, ekitaldi horretan, maiatzaren 25eko Europar hauteskundeetara aurkeztuko diren PSOEko zerrendetako lau euskal hautagaiek, berretsi egin dute datozen bost urteotan berdintasunaren eta gizarte-justiziaren alde lan egiteko konpromisoa. Aipatutako ekitaldia, Bilbon egin dute, Ramón Rubialen estatuaren parean.

Ramón Jaureguik, Eider Gardiazabalek, Maider Lainezek eta Ekain Ricok hartu dute parte ekitaldi horretan Euskal Sozialistak taldeko hamarna militante eta kiderekin batera.

Euskal Sozialistek aspalditik aldeztu dute Europa federala behar dugula globalizazioak proposatzen dituen erronkei aurre egin ahal izateko; ideia horrek indar handiagoa hartu du eskuinaren politika neoliberalen porrotari esker.  Talde bakarrak du politika horrekin amaitzeko gaitasuna, Sozialistenak, alegia; sozialistek baino ezin dituztelako 230 diputatu lortu, eta Europar Batasuna "beste politika batzuekin gobernatu”.

Ramón Jaureguik euskal herritarrei eskatu die PSOEri eman diezaioten botoa; horrela bada, Europaren zutabe diren balioak eta eskubideak aldeztu ahal izango dira.  “Euskadik Europa sendoa, federala behar du, identitate anitzen errespetua bermatzeko aukera bakarra baita”, adierazi du.  Jaureguiren ustez, Euskadiren gerorako, "Espainia eta Europa federatuak sortu behar dira”, eta botere-banaketa partekatu beharko du horiekin.

Gainera, Jaureguik esan du hauteskundeak kode nazionalaren bidez edo Europaz besteko kode baten bidez ulertu  nahi dituenek ere aukera bakarra dutela: alderdi sozialistari botoa ematekoa, PPren politiken aurka daudela adierazteko.  “EAEko biztanleen % 90 Mariano Rajoyren gobernuaren politiken aurkakoa da; hortaz, haiei ere PSOEri botoa ematea eskatzen die, politika horiei aurka egiteko aukera bakarra baita”, esan du.

 Ramón Jaúregui, Eider Gardiazabal, Maider Lainez y Ekain Rico en el acto celebrado por Socialistas Vascos junto a la estatua de Ramón Rubial. (Fotos: Socialistas Vascos)
Ramón Jaúregui, Eider Gardiazabal, Maider Lainez y Ekain Rico en el acto celebrado por Socialistas Vascos junto a la estatua de Ramón Rubial. (Fotos: Socialistas Vascos)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak