Jaureguik eta Gardiazabalek Urkulluri eskatu diote inbertsioen europar plana aprobetxa dezala
Ramón Jáuregui eta Eider Gardiazabal europarlamentariek lehendakari Iñigo URKULLURI eskatu diote zenbait neurri har ditzan Euskadik Inbertsio Estrategikoen Europar Funtsean (FEIE) "gutiz parte hartzeko" aukera izan dezan; Europar planak 315.000 milioi euro mugiarazi nahi ditu datozen hiru urtean.
Europar Parlamentuak aipatutako funtsa onetsi zuen ekainaren 24an, eta horren bidez Europar Batasunaren ekonomia berpiztu nahi dute zenbait sektoretan (garraioa, energia, telekomunikazioak etab.) inbertsio gehigarriak eginez.
Funtsak 21.000 milioi euriko berme pubikoa du; 16.000 milioi Europar Batasuneko aurrekontutik datoz (benetan 8.000 milioi hornituko badira ere), eta 5.000 milioi Inbertsioen Europar Bankuak (BEI) jarriko ditu. Diru horren bidez, Europar Batasunak sektore pribatuko 315.000 milioi euro mugiarazi nahi ditu zenbait proiektu estrategiko finantzatzearren.
Jáureguik eta Gardiazabalek eskutitz bat bidali diote URKULLURI euskal ekonomiarako finantzaketa-tresna horrek izan dezakeen “garrantzia” azaltzeko asmoz.
Lehentasunak
Europarlamentari sozialisten ustez, plana “azpiegitura teknologikoetan, I+G+bn eta Gobernuaren eta euskal erakundeen beste lehentasun batzuetan inbertsioak egiteko baliatu beharko dugu”. Hori dela eta, URKULLURI "funtsa erabiltzeko plataforma onena antolatzeko” eskatu diote.
Parlamentari biren iritziz “denbora luzez hersturan kontzentratutako politikak egin ondoren, Funtsa ezinbestekoa da europar politika ekonomia hazkunderantz, inbertsiorantz eta enpleguaren sorrerantz bideratzeko”.
Jaureguik eta Gardiazabalek nahi dute Euskadik “hasiera-hasieratik har dezala parte ekimen horretan”. Hori dela eta, lehendakariari eskatuko diote "ekimena hartzeko Batzordearekin eta Inbertsioen Europar Bankuarekin" batera, Euskadik enplegua sortzeko eta hazkunde ekonomia bultzatzeko tresna hori baliatu dezala.