"Jendearen arazoei erantzuna emango dioten” gobernu “sendo eta iraunkorren” aldeko apustua egiten du PSE-EEk
Gainontzeko alderdiekin negoziatzeko orduan Euskal Sozialistek "krisiari aurre egiteko politikak" izango dituztela helburu azaldu du PSE-EEko Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek
Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboa atzo bildu zen maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen emaitzak aztertzeko
PSE-EEko Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, esan duenez, Euskal Sozialistak talde politiko guztiekin hitz egiteko prest daude udal eta foru erakundeetako gobernuak osatzen direla bermatzeko “gobernu sendo eta egonkorrak nahi ditugulako". “Maiatzaren 24an gauza bat argi gelditu zen: herritarrek ezberdinen artean hitz egin dezagun, adostu dezagun eta akordioak egin ditzagun nahi dute”, azaldu du.
Moralesek aipatu du Euskal Sozialistak alderdi politiko guztiekin jarriko direla harremanetan, “bereziki EAJrekin”, PSE-EEk “gobernuetan eragin nahi duelako gure proposamenak aurrera ateratzeko". Horrez gain, negoziaketek "krisitik irteteko, langabeziari aurre egiteko eta desberdintasunen hazkundearen aurrean jendearen beharrei erantzuteko" politikak abian jartzea izango dutela helburu azaldu du. Bere ustez, “zailena” PP edo EH Bildurekin akordioak lortzea izango da, baita Vitoria-Gasteizen ere, “Marotok berriz alkate izan merezi ez badu ere”.
Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondorioz, PSE-EEk lehen zituen 7 udaletatik 6 lortu ditu —Barakaldon azken aldiz zenbatu behar da berrogeita hamar bat boto gehiago behar baititu— eta Pasaia eta Lasarte berreskuratu ditu; EAJ eta Bildu arteko itunari esker ez baitzuen horietan gobernatu. Moralesek Gipuzkoan lortutako emaitzak nabarmendu ditu. EAJ eta Bilduren artean polarizatutako kanpainaren ostean, Euskal Sozialistek lortu dute "Gipuzkoan gure eragina eta ardatz nagusia mantentzea". Gainera, EH Bildu Aldundia eta Donostiako Udala utzi behar izan ditu “laur urtez kaosa sortu ondoren”.
![PSE-EEko Antolakuntzako idazkaria, Miguel Ángel Morales, Euskadiko PSE-EEren Bilboko egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-El-Secretario-de-Organizacin-del-PSE-EE-Miguel-ngel-Morales-durante-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-la-sede-del-PSE-EE-de-Euskadi-en-Bilbao-Foto-Socialistas-Vascos-PSE-EEko-Antolakunt-5565b54409382.jpg)