Prentsa-aretoa

Berriak

Jesús Egiguren: "Eusko Legebiltzarreko 33 - 34-a gauzatu duen bakarra banaketa eta aurkakotasuna da"

Uste du kontsultaren eztabaidaren eragina dela " euskal gizarteak ezagutu duen banaketa handiena Trantsiziotik".

"EHAK-ren botua mespretxugarria dela esatea bilatu ondoren, egiten duenaren alde ezer gutxi esaten du"

   BILBO

   PSE-EE-ko lehendakariak, Jesús Egiguren, uste du kontsultari buruzko eztabaidak bihurtu dela "banaketa handiko momentua Euskadin, Trantsioziotik hona". "Eusko Legebiltarreko 33-34-a banaketa eta aurkakotasuna eragin du eta ikusiko dugu zer ondorio ekartzen dituen". 

   Gainera, beretzat, EHAK-ren botua, Kontsultaren Legea aurrera ateratzea permititu zuena,e z da ulertu behar proiektua behartzen duenik, "zama bat bezala baizik eta berarekin aurre egin beharko du EAJ-ak" eta espero du lehendakariak,  Juan José Ibarretxe, "damutu" ez izatea aurrerantzean.

   Ser Irratiari eskainitako elkarrizketan, Egigurenek esan zuen, Kontsultaren Legearen bozketaren emaitza "aurreikusgarri" zitekeela, Ibarretxek eta EAJ-ak "denbora asko zeramatelako, ETA-ren alderdi politikoaren bermea lortzeko".

   "Arrasaten zentsura mozioa aurkeztu behar zutela esan zuten eta ez dute egin, poliziaren ekintza batzuen garrantzia ukatu nahi izan dute eta ekintza polizialen biktimen lege bat ezagutarazi eman dute, beraz, dena prestatzen ari ziren ETA-ren bermea eskuratzeko", zentsuratu zuen eta gehitu ere, gainera, kontsultaren galderen planteamenduan, ETA-rekiko "edozein gaitzespen desagertzen da".

   Beretzat, "edozein pertsona, pixkat zentzuduna, eta herri hau ezagutzen duena, interpretatu behar du EHAK-ak emandako botua Hirukoari, ez dela berme bezala, zama bat baizik eta berarekin aurre egin beharko dute". "Berme bat baino gehiago, ez dakit eta espero ezetz, aurrerantzean, Ibarretxe eta EAJ-ak ez diren damutuko", ziurtatu zuen.

   Atzo EBB-ko lehendakariak, Ińigo Urkullu, eginiko adierazpenei buruz ziurtatuz EHAK-ren botua "iruzur hutsa zena", EAJ-ri ahalik eta "min" gehien egiteko eta lehendakariari ere, Egigurenek esan zuen, "orain esatea botu hori mespretxugarria dela , behin eta berriz bilatu dutenean, oso gutxi esaten du bere alde".

   Erantzun zuen ere, Urkulluk, Gobernuko lehendakariari, José Luis Rodríguez Zapatero, eginiko eskaerari buruz, eskatzen bait zion konstituziokontrasuneko errekurtso bat ez aurkezteko kontsultaren legeari. 

   Eskaera honek, esan zuen, isladatzen du "zuzenbide eta legeen ezjakintasun hutsa", Egigurenek abertitu zuen "ezin zaio eskatu Gobernuko lehendakariari legeak ez betetzea". "Herri honetako eztabaida politikoak lortzen ari da hitzak bere zentzua galtzea, ez duelako zentzurik Gobernuko lehendakariari eskatzea legea ez betetzea", adierazi zuen.

   ETAREN AMAIERA

   Bestalde, PSE-ko buruzagiak esan zuen, ETA-k "ez dituela arrazoirik behar" bere ekintza terroristarekin jarraitzeko eta sentitu zuen zegoenean "inguratuta gizarte eta bere kideen artean", oraingo egoerak, "banaketa eta aurkakotasunekoa, Ibarretxeren Gobernuak eragin duena, Gobernu sozialistaren eta Euskadiko autonomiaren aldeko indarren aurka, agian lagunduko die arrazoiak aurkitzeko eta hala kobertura politiko bat lortu".

   ETAren biolentziaren eten bati buruz, Egigurenek adierazi zuen "gauza bat bake prozezuak ez ematea aurreikusitako emaitzak denbora laburrean eta beste gauza bat da pentsatzeak ez duela amaierarik eduki behar".

   "Estatuak bere baliabideak ditu, justizia, nazioarteko laguntza, beraz, gaur egun, oso zaila da terrorismoa irautea. Euskal gizarteak gaitsezten du eta Batasunako kideen artean ere gustatuko litzaioke horrelako ekintzak ez bermatu izan behar, beraz, nik uste dut istorioaren amaieran gaudela. Epe zentzudun eta motz baten" amaitu zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak