Prentsa-aretoa

Berriak

Jesús Loza: “Ibarretxe eta Azkárragak autogobernuaz ahaztu dira lan ezbeharren gaian"

"Eusko Jaurlaritzak arazo bat du, bere kontsultarekin obsesionatua dagoela eta ez du eragin nahi gizarte elkarrizketa"

    KOMUNIKATUA

   Talde Sozialistako Parlamentari kideak eta Bozeramailea Enplegu gaian, Jesús Loza, bere ardura azaldu du “lan arloan ezbeharrak igo direlako azken asteetan, Ibarretxeren Gobernuak pasibotasun izugarria du, ezgaia bait da seriotasunez arazo hau lantzeko”. “Badirudi –Jesús Lozak adierazi du- Ibarretxe eta Enpleguko Sailburuak, Joseba Azkarraga, autogobernuaz ahaztu direla lan ezbeharrei aurre egiteko”.

   “Gizarte elkarrizketa dagoenean eta bigilantzia handitzen denean -Jesús Lozak gehitu du-, lan ezbeharrak erabat murrizten dira. Arazoa da, Ibarretxeren Gobernua obsesionatua dagoela bere kontsulta autodetreministarekin, eta ez du eragin nahi ez gizarte elkarrizketa, ezta obretan ezagunak izatea prebentziozko ordezkari sindikalen figurak, eta hala bete Eusko Legebiltzarrean adostutako hitzarmenak eta Talde Sozialistarekin adostu zen paktua”.

   Parlamentari sozialistak gogoratu du ere, Ez legezko Proposamena, Talde Sozialistaren ekinaldiari esker, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen obretan egotea prebentziozko ordezkari sindikalak. “Ibarretxeren Gobernuak - Jesús Lozak adierazi du- berriro ere ez du bete parlamentuko aginte hau, onartu zenean EA eta EAJ ez ziren bere alde gon, nahiz eta aurrerakin bultzagarrriak aurkitu Euskal Administrazioan ere, Etxebizitzako Sailak eta sindikatu batzuk sinatutako Hitzarmena bezala”.

   “Egiaztaturik dago –Jesús Lozak gehitu du- elkarrizketa ondo dijoanean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Saila eta VISESA eta UGT eta CC.OO.-ko sindikatuen artean gertatu zen moduan sinatutako Hitzarmenean, lan ezbeharrak erabat murrizten dira. Arazoa, beraz, Ibarretxeren Gobernuaren borondate ezan dago, askoz ere urduriago dagoelako bere kontsultagatik eta Estatuarekin tren txoke bat eragiteagatik, arazo larri bateri irtenbideari bilatu baino gehiago, lan istripuenak bezala, Euskadin, Europako bataz bestea hirukoiztu egiten bait dugu”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak