Jon Azkue Euskal Sozialistak taldean sartu da Vicente Reyesek uko egin duelako
Jon Azkue Manterolak datozen asteetan Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldean sartuko da Garraio, Mugikortasun eta Lurralde-kohesioko diputatu nagusi Vicente Reyesek utzi duen lekuan; gaur goizean egin baitio uko karguari.
Reyes eta gero, 2012ko hauteskundeetan Bizkaiko PSE-EEko hautagai-zerrendako hurrengoa Alexia Castelo da; azken foru-hauteskundeetan Bizkaiko Batzar Nagusietan ahaldun bihurtu zen eta honek ere uko egin dio gaur goizean parlamentari izateari.
Hori dela eta, Azkue Euskadiko erakunde-jarduerara itzuliko da; Arrantza eta Elikagai-industrien, Ingurumenaren eta Lurralde-politikaren sailburuorde izan zen Patxi Lopezen gobernuan. Legebiltzarkidea Getarian jaio zen, eta Bizkaiarekin lotura du orain dela zenbait urtetik; lanbidez marinela da, Portugaleteko Nautikako Goi-mailako Eskolan ikasi zuen eta Itsas salbamenduko kontrolatzaile egiten du lan. Jarduera pribatuaz gain, zenbait ardura ere izan ditu Espainiako eta euskal eta europar sindikalismoan; Langile Batzordeko sindikatuko Merkataritza Ontziteriako langileen ordezkaria izan zen, eta Lanaren Nazioarteko Antolakundean ere aritu da.