Prentsa-aretoa

Berriak

JSE-Egazek asteburuan Batzar Irekiak egingo ditu hiru hiriburuetan hauteskunde-programa azaltzeko

JSE-Egazeko idazkari nagusiak, Azahara Dominguezek, aurtengo hauteskundeetarako programa gazte bat aurkeztu du Urkullu lehendakariak euskal gazteen arazoei aurre egiteko erakutsi duen "ezintasuna” dela-eta

Euskadiko Gazte Sozialistek (JSE-Egaz) gaur euskal hiru hiriburuetan Batzar Irekiak egin dituzte, eta ekarpenik egin nahi duten gazte guztiek hara joan ahal izan dute gazteen arazoen aurrean konponbideak eskaintzea helburu duen programa "aberastearren"; gainera, eredu federalaren, gizon eta emakumeen berdintasunaren eta langabeziaren arazoa konpontzearen aldekoa da.  Bilbon egindako prentsaurrekoan, Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi Azahara Dominguez Erakunde-politikako idazkari Endika Tapiarekin izan da, eta esan du hauteskunde-programak ondoko helburua duela: oro har, egun gazteek dituzten arazoen aurrean “konponbideak bilatzea”, "konponbide sozialista eta ezkertiarra” ematea.

Horrez gain, “ez dela soilik EUSKAL GAZTE SOZIALISTEN programa” esan du, “euskal gazte guztientzako programak izan behar duela”.  Hori dela eta, gazteak entzun eta zer iritzi duten jakin nahi du.  “Beraien proposamen eta ideiak zein diren esatea nahi dugu, dituzten arazo jakinen aurrean zer konponbide emango lituzkete", ziurtatu du.

Horregatik, Gazte Sozialistek parte hartzeko prozesu bat jarri dute abian, eta hiru batzar ireki egin dituzte, nahi duten gazteek ekarpenak egin ditzaten.  Dominguezek azaldu du sozialisten ezaugarria “jendea entzutea” izan dela beti, “sozialistek ADNn duten zerbait dela”.

Asteazkenean egingo dira hiru batzarrak.  Donostian, Botanika Kafean izango da seietatik aurrera (Gernikako arbola, 8); Gasteizen, Foru Plazan arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta Bilbon, zazpietan ere bai, Max Tortillan (Hurtado Amezaga kalea, 16).

Ekarpenekin agiri bat egingo da eta Batzorde Federalera bidaliko da, euskal sozialisten programa “aberastearren”, Dominguezek esan bezala. Gogoratu duenez, batzar irekiak dira, edozeinek joan ahal du".  Ildo horretatik, Tapia esan du eremu publikoetan egitea erabaki dutela, "alderdi politiko baten egoitzan sartzeak sortzen duen muga saihestearren”.

Gazte Sozialistek gazteak batzarretara etortzera bultzatu dituzte euren ekarpenak egin ditzaten, Dominguezek esan bezala, “haiek egin behar dutelako aldaketa eta beraien iritzia aintzat hartu behar delako”.

Programari dagokionez, idazkari nagusiak esan du “proposamen zehatzak, errealistak direla, eta gizarte hobeak eraikitzeko aldea markatzen dutela eta, bereziki, konpromisoarekin”; aldi berean, esan du Gazte Sozialistek horiek guztiak aurkeztuko dituztela udal edo parlamentu talde bat dagoen erakunde guztietan.

Dominguezek esan du programak bost ardatz “oso markatuta" dituela.  Politika federalei dagokienez, JSEk Autonomietako, Aldundietako eta Udalerrietako "erronken" inguruan egiten du lan, aldezten duen eta lortu  nahi duen eredu federalaren barruan.

Politika publikoen arloan, “zenbait arazori egin nahi zaie aurre, adibidez, gazteen enpleguari”; horretarako, gazteentzako enpleguak bilatuko dira "gure herrian dugun langabezia-tasa murrizteko."

Etxebizitza eskuratzeko aukera ere proposatzen dute, eta zenbait neurri sustatzen dituzte, esaterako, hutsik dauden etxebizitzekiko tasa, horien alokairua sustatzearren. Hezkuntzari dagokionez, beka gehiago izateko edo Erasmus bekak berreskuratzeko zenbait neurri proposatzen dituzte.

GIZARTE-POLITIKAK

Gizarte-politikei dagokienez, gazte sozialistek “emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde egingo dute, horixe da lehentasunetako bat”. Hori dela eta, programak hobetsiko ditu helburu hori duten neurri guztiak, adibidez, ondokoak: genero-indarkeriari aurre egitea helburu dituzten ekintzei eta politikei lehentasuna ematea edo erakundeetan eta enpresetan berdintasunerako planak bultzatzea.

Helburuetako bat, “diskriminazioarekin amaitzea” ere bada. Hori dela eta, bazterkeriarik gabeko hezkuntzarako planak egingo dira, non kultura-aniztasuna eta hezkuntza-edukien aniztasuna sustatuko dira berdintasunaren oinarrizko elementu gisa.

Pobreziari aurre egiteari dagokionez, “haurren pobreziaren aurkako plan osoa” bultzatuko dute, adingabeak pobrezian sar ez daitezen, eta gizarte-zerbitzuen alde egingo dute.

Politika demokratikoen ardatzean, Gazte Sozialistentzat biziberripen demokratikoa “zutabeetako bat da”.  Dominguezek esan du erakundeetako gardentasunak izan behar duela "lehentasun handiena"; hori dela eta, esparru guztietan, udaletan, nazionalean, autonomikoetan eta gainontzeko organismo eta entitate publiko guztietan “gardentasunaren ataria izan behar dute, herritar guztiek irakurtzeko modukoa”.

“Antolakunde politikoetan ere gardentasuna sustatuko dugu, adibidez, aurrekontuak, kontuan, ondasunak eta ordainsariak argitaratu beharko dira, eta gardentasunaren legea ere hobetuko dugu”, esan du.

Udaletako politiken ardatzari dagokionez, udal-hauteskundeetarako “udal eredu berri bat proposatuko dute, balioetan oinarritutako udalerriak osatzeko, gizarte-udalerri gazte, jasangarri, parte-hartzaile eta berritzaileak sortzeko”.  “Hurrengo lau urtean halako hiriak sortzeko egingo dugu lan", ziurtatu du.

“URKULLUREN EZINTASUNA

Domínguezek esan du Gazte Sozialistek “programa gazte bat aurkeztu dutela aurtengo hauteskundeetarako”, eta Espainiako Gazteek egindako programa bada ere, "ezin da ukatu Euskadin aplikazio zuzena duela, URKULLUK ezin izan duelako euskal gazteen arazoen aurrean konponbideak bilatzen.  URKULLUK eta EAJk soberan erakutsi dute berdin zaizkiela euskal gazteak”.

Hori dela eta, bere buruari galdetu dio “nola uler daitekeen zergatik kobratu diren bekak berandu, bai unibertsitatekoak, bai unibertsitatetik kanpokoak”, edo “nola uler daitekeen neurririk ez jartzea nahiz eta 25 urtetik beherako 10.500 gazte langabetuan izan, edo 25 eta 34 urte arteko gazteen artean langabezia-tasa % 36,2koa izatea, orokorraren bikoitza (% 15,3).

Dominguezek kritikatu du Euskadin kontratuen % 92 aldi baterako direla, eta bere buruari galdetu dio  zer neurri jarri ditu abian Eusko Jaurlaritzak gazteen artean lana sustatzeko, enpresa-ekimenei laguntzeko edo trebakuntzan edo ikerketan inbertitzeko"  

Bere iritziz, "beti ondo hitz egin dute eta edukirik gabeko mezuak egin dituzte, eta horixe pairatzen dute gazteek, egun enplegua topatu baino ez duten ahi eta pobrezia lortzen dute soilik".

Hori dela eta, "2014 urte galdua izan dela" baina "2015a gazteentzat berrekuratzeko unea dela, eta udalerrietan sozialisten gorria izanik baino ezingo dela lortu", azaldu du.

Azahara Domínguez, JSE-Egazeko idazkari nagusia, eta Endika Tapia, JSE-Egazeko Erakunde-politikako idazkaria, JSE-Egaz-eko hauteskunde-programa aurkezteko goizean eskaini duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Azahara Domínguez, JSE-Egazeko idazkari nagusia, eta Endika Tapia, JSE-Egazeko Erakunde-politikako idazkaria, JSE-Egaz-eko hauteskunde-programa aurkezteko goizean eskaini duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak