Prentsa-aretoa

Berriak

JSE-Egazen Berdintasuna Lantzen Sarien III. edizioa

JSE-Egazek Berdintasuna Lantzen Sarien III. edizioa antolatu du. Horren bidez, azken urtean gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko ekintzak gauzatu dituzten hainbat pertsona edo talderi egiten zaie omenaldia.

2013an, Idoia Mendiak (Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia), Asun Casasolak (Nagore Laffage ama) eta Kide bakarreko Familien Elkarteak jaso zuten saria.  2014. urtean, Rafaela Romerok (Gipuzkoako BBNN presidente ohia), Irungo Alarde Publikoak eta Lentxu Rubialek (JSE-Egazen amabitxia eta senataria) jaso zuten.  2015ean, ondokoek jaso dute saria:

  • Erakunde-saria: Barakaldoko Udaleko Berdintasun Atala (Noelia Rodriguez Elorduy, zinegotzi eta arloko arduradunak, jaso du).
  • Talde-saria: Lilaton (emakumezkoen herri-lasterketa).
  • Banakako saria: Nieves Alza (Txingudi Saskibaloi Kirol Elkarteko sortzailea eta presidentea 1992tik 2009ra).
Denon argazkia JSE-Egazen Berdintasuna Lantzen Sarien III. edizioan
Denon argazkia JSE-Egazen Berdintasuna Lantzen Sarien III. edizioan