Kongresurako eta Senaturako Arabako PSE-EEko hautagaiak aurkeztea
PSOEko Antolakuntzako idazkari César Luenak nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak "jarrera arduratsua izan duela", Kataluniak ez bezala, eta PSE-EEk laguntzen diola jarrera hori mententzen azpimarratu du.
Halaber, Pedro Sanchez Moncloako gobernuko presidentea bada, Santa María de Garoña (Burgos) zentral nuklearra ez dela berriz irekiko eta ez dela hondakin nuklearren biltoki bihurtuko ziurtatu du.
Luenak hori guztia esan du Arabako PSEk Kongresurako eta Senaturako hautagaien zerrendak aurkezteko egin duen hauteskunde-ekitaldian.
PSOEko Antolakuntzako idazkariak “harro” aldeztu du 1978ko Konstituzioa, baina “bizikidetza-esparru hori" indarrean jarrai dezan beharrezkoa dela "Espainiako eskubideen eta gizarte estatua blindatzea” esan du.
Hori dela eta, errefusatu ditu bai "gutxiengo antidemokratiko eta sezesionistaren mehatxuak bai eskuinaren gelditasuna”, eta Iñigo Urkullu lehendakariaren jarrera arduratsua nabarmendu du; gaineratu du PSE-EEk laguntzen diola jarrera hori izaten. “PSOEk erakundeetan eskuzabaltasuna, seriotasuna eta ardura jartzen ditu. Noizean behin esan beharra dugu, euskal gizarteak jakin behar du”, aldeztu du.
Gainera, lehendakariak “hitz egiteko eta adosteko” egin dion eskaeraren aurrean, Luenak erantzun dio Urkulluri gustatzen zaiola “PSOEk eta Pedro Sanchezek soilik proposatzen duten zerbait: elkarrizketa, akordioa eta erreformak”.
Garoña
Halaber, Garoñan hondakin nuklearren behin behineko biltokia eraikitzeko proiektua dela-eta Gobernuak “aldeko” Ingurumen Adierazpena egitea erabaki izanaren inguruan ere hitz egin du, baita laster zentralean berriz jarduera nuklearra izango dutela dioten zenbait informazioren inguruan ere.
César Luenak azpimarratu du PSOEk gehiengoa lortu behar duela hurrengo hauteskundeetan, eta “Pedro Sanchez Moncloan bada, ez da Garoña berriz irekiko eta ez dute hondakinen biltoki bihurtuko”.
Arabako PSEk “hautagai onenak aukeratu dituela" esan ondoren, onartu du "hori ez dela nahikoa", gehiengoa eskatu beharra dutela "izan ere, alderdiak irabazi eta gehiengoa lortzea du helburu”.
“Gezurren legegintzaldia”
Gainera, Mariano Rajoyren egungo legegintzaldia “gezurren, desberdintasunaren eta ustelkeriaren” legegintzalditzat jo du, eta “aldaketen, aukeren, etorkizunaren eta erreformen” legegintzaldia irekitzearen alde egin du.
PPren “gobernuaren metodoa gezurra izan dela” ziurtatu du Luenak, eta gobernu horrek “murrizketa ugari egin dituela, ez soilik prestazioetan, baita eskubideetan ere” aipatu du; hori dela eta, PSOEk gobernuan egingo duen lehen gauza lan-erreforma indargabetzea izango da.
PPren ustelkeria-kasuak aipatu ondoren, agintari sozialistak Rajoy kritikatu du funtzionatzeko modu horren eta alderdiaren finantzaketaren “babeslea” izan delako.
Hurrengo legegintzaldia “gizarte-kohesioaren” legegintzaldia izan behar dela esan du, eta “berpizte ekonomikoak bidezkoa eta guztientzat izan behar duela, edo ez dela gertatuko” esan du. Amaitzeko, militanteei esan die boto-emaileei azaldu behar dietela ez dela “ezer ez egiteko garaia”, eta PSOEk baino ez duela aldaketa handi bat proposatzen.
Salatu du ezkerreko zenbait hautagaitzek ez dutela euren burua definitu, eta egin badute, okerrerako izan da; gainera, aldaketaren aldeko eskuineko alderdiak ere kritikatu ditu. “Eskuineko beste alderdi baterako aldaketa eginez gero, nola egingo du aldaketa eskuineko beste alderdi batek? Aldaketen berraldaketa da”, esan du.
PPk ez du Araban alde ezer egin
Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, Cristina Gonzalezek, bestalde, salatu du egungo legegintzaldian, Mariano Rajoyren gobernuaren legegintzaldian, "Arabako gogor eraso dutela", eta "gaitasun logistikoa kentzen saiatu dira; Foronda 24 ordu itxi dutelako, Abiadura Handiko Trena "bide hilera" eraman dutelako eta Garoña berriz irekiko dutela mehatxatu dutelako.
Gonzalezen ustez, ardura-karguetan PPko arabar gehiago daudenean —Alfonso Alonso, Javier Maroto eta Iñaki Oyarzabal aipatu ditu—, “Araba okerrago dago”. Hori dela eta, Araban “norabide ona behar dugu”, eta hori ez dago murriztaileen edo antzekoen esku.
Horren inguruan aritu da ere PSE-EEko Senaturako zerrendaburua, Julia Liberal, eta deitoratu duenez, PPk lurraldea “suntsitu” du zenbait murrizketa eginez. Kongresurako zerrendaburu Javier Lasartek, aldiz, PPren oinordetza kritikatu du: "Garoña berriz ireki nahi du, arabarren osasunean eta segurtasunean zer eragin izan dezakeen aintzat hartu gabe".