Prentsa-aretoa

Berriak

Kongresurako eta Senaturako Bizkaiagatiko PSE-EEko hautagaiak aurkeztea

Abenduaren 20ko hauteskundeetarako Euskal Sozialisten Bizkaiko zerrenden buruak Patxi López eta Isabel Celaá dira.

Hasiera berria eraikitzeko unea dugu

PATXI LÓPEZ

  1. Sozialistok aldezten dugun eredu federala batzeko eredu bat da, aniztasunarekiko errespeturako eta lankidetzarako eredu bat da, liskarrak eta inposaketak saihestea du helburu.
  2. Abenduaren 20an bi aukera ditugu:  arazoei aurrez aurre begiratu eta elkarrizketaren eta elkarrekin ulertuz konponbidea bilatzea, edo desberdintasunak areagotzen jarraitzea.
  3. PP inbaditu duen ustelkeriaren aurrean etsi, edo berritzea eta politika garden egitea proposatu, ez dadila beste Barcenasik edo ideologia faltsuren izenean gizarte-lapurretarik egon, Katalunian bezala.
  4. Sozialistok elkarrizketarako eta elkarri ulertzeko ematen dugu eskua.  Bizikidetzarako proposamen politikoa eskaintzen dugu; desberdinen arteko adiskidetasuna eskaintzen dugu, betiere herritar guztiek eskubide berberak dituztela errespetatuz.  Eta ezarpen guztiei egingo diegu aurre.
  5. Abenduaren 20an horixe dago zalantzan, eta erabakitzeko aukera dugu.  Gure etorkizuna benetan erabakitzeko.  Hitzartutako hasierari ateak irekitzea edo iraganean eta amorruan gelditzea erabaki dezakegu.
  6. Alderdi Sozialistak, Pedro Sanchezek, baino ez du akordio berrirako aukera eskaintzen.  Adiskidetasun berrirako aukera.

ISABEL CELAÁ

  1. 35 urte igaro ondoren, lurraldeei adin-nagusiak direla onartu behar diegu.  Hori dela eta, Sozialistok proposatzen dugun Senatua Lurraldeen ganbara bihurtzea.
  2. Senaturako euskal ordezkari aurkeztu nahi Senatua berritzeko asmoz.  Euskal gizartearen ahotsa entzun dezaten eta eragina izan dezan erreforma horri begira.
  3. Autogobernua ez da emakida bat, ez da espainiar herritarren nahia zatikatzeko modu bat.  Autogobernu federala lankidetzan aritzeko modu bat da, borondateak batzeko modu bat, denon proiektua indartzearren pertsonen eta lurraldeen artean itun berri bat egiteko aukera bat da.

Abenduaren 20an bi aukera ditugu: PPren gobernuarekin jarri, etsipena onartu eta aldaketeei uko egitea, edo etorkizunaren alde egitea, modernizazioaren eta akordioaren alde, alegia.

Kongresurako eta Senaturako hautagaien aurkezpena
Kongresurako eta Senaturako hautagaien aurkezpena

Beste berri batzuk...

Iruzkinak