Prentsa-aretoa

Berriak

Kontroleko Osoko Bilkuran enplegu publikoaren aldeko zenbait ekimen aurkeztuko dira

Ostiraleko bilkurarako proposatu diren ekimenen bidez, Gloria Sanchezek Lehendakariari galdetuko dio nola beteko duen Gobernuak apirilaren 10eko akordioa, sozialisten ekimenez eta EAJren laguntzarekin egindakoa “euskal administrazioan belaunaldi-txandaketa modu adostuan bermatzearren eta herritarrek zerbitzu publikoak izaten jarrai dezaten”.  Sanchezek sei hilabete igaro direla gogoratu du eta “bakarrik jakin izan dutela nolabaiteko proposamen bat egin dutela Osasunean Enplegu Publikorako Eskaintzaren inguruan; Sailak hori proposatu zuen zentralek mobilizazioak egingo dituztela iragarri ondoren, langileek salatutako moduan, beraien lan-baldintzak narriatu baituzte”.  “Enplegu Publikoko Eskaintza hori, nahasia izateaz gain, ezingo da aurten gauzatu, parlamentuaren aginduak xedatutako bezala”, nabarmendu du. Bitartean, langile publikoen sindikatuek zenbait mobilizazio egingo dituztela iragarri dute “eta oinarrizko zerbitzu horiek ez emateko mehatxua da”.

Interpelazioarekin batera, Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, zuzenean Darpón sailburuari galdetuko dio “noiz egingo duen Gobernuak Osakidetzako Enplegu Publikoko Eskaintza konprometituta”. Horrez gain, Isabel Celaak, Hezkuntzako arduradunak, Uriarte sailburuari galdetu dio "Eusko Jaurlaritzak laster Hezkuntza PUblikoan Enplegu Publikoko Eskaintzaren deialdirik egingo duen; izan ere, gure hezkuntza-sistemaren kalitatea gerora begira bermatzearren belaunaldi-txandaketa egokia behar da”.

Bestalde, EITBko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, Eusko Irratia “enpleguko deialdi publikoaz" arituko da. Horren bidez euskal irrati-telebistan 30 lanpostu banatuko dira.  “Langileen ordezkari diren zentral gehienak prozesu horren aurka daude, eta hainbat salaketa jarri dira Epaitegietan, eta azkenean auzipeko ohar bat ere badago; eta horrek guztiak gainerako kostu batzuk ditu, baina zuzendaritza ez da inoiz Parlamentuan horren berri emateko prest egon”, azaldu du. Hori dela-eta, Uriarte sailburuari galdetuko dio EITBk euskal irrati-telebistan zenbait lanpostu kentzeko hartu duen erabakiaren alde egingo duen oraindik ere Jaurlaritzak.

Horrez gain, Enpleguko bozeramaileak, Bixen Itxasok, Lehendakariari galdetuko dio zer irizpide duen greba eta manifestazio eskubidearen inguruan, aurreko astean sindikatu batzuek egindako protestak gaitzetsi baitzituen. Gainera, "ez dago gizarte-elkarrizketarako mahairik, 2014an ez da enplegurik sortu eta datuek esaten dute ekonomia eta enplegua biziberritzeko planak ez duela funtzionatzen".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak