Prentsa-aretoa

Berriak

Kontroleko Osoko Bilkuran landutako gai nagusiak

PSE-EE-K KOOPERATIBEN LEGEAREN ALDAKETA AURKEZTU DU GERORA BEGIRA MENPEKOEKIN SOR DAITEZKEEN ARAZOAK SAIHESTEKO

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak gaur goizean Kooperatiben Legea aldatzeko lege proposamen bat erregistratu du; horren helburua, 40.000 familiaren aurrezkiak menpeko ekarpenetan harrapatuta uzteko aukera eman duen artikulua kentzea eta halako kasurik berriz gerta ez dadin lortzea da.

Kontsumoko bozeramaileak, Txaro Sarasuak, ostiraleko kontroleko Osoko Bilkuran Jaurlaritzari galdetu egin dio Eroski eta Fagorreko menpekoekin egun eraginda suertatu direnek egin duten berariazko eskaerari buruz; eragindako horiek, egoera konpontzeko neurriak eskatzeaz gain, beste neurri batzuk ere eskatu dituzte gerora begira hori berriz gerta ez dadin.

Sozialistek eskaera horiek atzo aldeztutako mozioan bildu zituzten. Mozio horretan, egun arte Kontsumobideko zuzendari izandakoa gaitzesteaz gain —kontsumitzaileen alde egin beharreko funtzioak behar bezala burutu ez dituelako—, arazo hori konpontzeko zenbait proposamena egin dira.

Sarasuak gogoratu du Osoko Bilkurak aho batez eskatu ziola Jaurlaritzari neurriz kanpoko kontratu-praktikekin amaitzeko behar diren urratsak eman ditzala. Esan duenez, "azken aste hauetan Ganbera honetan hizpide dugun gaian, 40.000 euskal herritarren aurrezkiak menpeko ekarpenetan harrapatuta gelditu dira; indarreko Kooperatiben Legearen 8. artikuluak jaso du legezko formula hori”.

Kontsumoko bozeramaileak azaldu du “egun eraginda suertatu direnek lege hori zuzentzea eskatu digutela orain konpondu nahi dugun horren antzeko kalterik gerora begira sor ez dezan”. Hori dela-eta, Euskal Sozialistak Taldeak “herritarren egungo zein etorkizuneko arazoak ebazteko” zenbait ekimen proposatzen ditu.

Beraz, proposamen hau legearen arabera aurkeztu du; helburua, Kooperatiben Legearen 8. artikulua kentzea litzateke.  Aldaketa proposamen hau bat dator sozialistek 2000. urteko eztabaidan adierazi zuten iritziarekin, orduko bozeramaileak ondokoa edan baitzuen:  “Artikulu honen bidez, guru iritziz, kooperatibaren figura desnaturalizatzeko arrisku handia dago..., kapital sozialtzat hartzen baita bazkide ez direnek egindako ekarpenak, eta horrela bada, gehiegi eta modu arriskutsuan hurbilduko dira kapitaleko entitateetara”.

Sarasuak esan duenez, “denborak erakutsi du figura hori ez dela ezta kooperatiben berezko figura bat, bankuena baizik.  Eta arrisku hori bezeroentzako benetako kalte bihurtu da; bezero horiek gain hartu dute ez dela gauza bera banku bateko akzioak edukitzea eta kooperatiba bateko partaidetza izatea”. Gainera, "akats hori” zuzentzea proposatu du.

PSE-EE-K GENEROKO BIKTIMEKIKO ARRETA ZUZENDARITZA INDARTZEA ESKATU DU

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Berdintasunerako bozeramaileak, Gloriak Sanchezek, berriz eskatu dio Jaurlaritzari genero-indarkeriaren biktimei arreta egiteko Zuzendaritzak berriz gain hartu behar duela funtzio integral bat eta Emakunde berdintasunaren aldeko zeharkako politikaz arduratu behar dela, uste baitu eraso horiek jasaten dituztenentzat sistema eraginkorragoa dela eta beste Autonomia Erkidego batzuetako eskema jarraitzen duelako.

Ostiraleko osoko bilkuran Sanchezek bere txanda erabili du erasoak jasan dituzten emakumeei ondokoa esateko: laguntza eska dezatela egoera horretatik irteteko.  Nabarmendu duenez, “txertatuta dagoen eta amaitzen ez den indarkeria da, eta horren aurrean urrats garrantzitsuak eman ditugu, gure agenda politikoan sartu baitugu, eta gizartea  kontzientziatzean eta biktimak babestean aurrera egingo duten neurriak ere jarri ditugu, baina argi dago hori ez dela nahikoa”.

Ordezkari sozialistaren ustez, egungo Gobernuak ez du asmatu hartu dituen ekimen batzuekin.  Horrela bada, Ertzaintzaren Laguntza Unitatea desagertu dela gogoratu du, eta egokiena “arriskuak antzemateko, ebaluatzeko eta egoera bakoitzerako egokiak diren babes neurriak ezartzeko orduan profesional horien esperientziaz baliatzea litzatekeela” dio. Prozedura hori erabilgarria izan da terrorismoaren kasuan, eta erabilgarria izan daiteke ere erasotako emakumeentzat.

Gainera, genero-indarkeriako Biktimentzako Arreta Zuzendaritza Emakunden sartzea ere okerra dela dio.  “Terrorismo arloan, babesteko lanen eta arretakoen arteko hurbiltasuna eraginkorra dela ikusi da eta, gure ustez, esperientzia hori gordintasun bereziarekin astintzen gaituen beste indarkeria horretara zabal daiteke.  Patxi López lehendakariak zuzendutako aurreko Gobernuak erabaki zuen arazo horri kudeaketa publiko bateratua ematea aipatutako Zuzendaritzaren bidez.  Horrela bada, Euskadin, lehendabiziko aldiz, arauak eta baliabideak, laguntza ekonomikoen kudeaketa, emakume biktimen bertaratuz arreta egiteko zerbitzua, 24 orduz telefonoz arreta egiteko zerbitzua, prebentzio eta babes polizia-politikak eta esku hartu beharko zuten  gainontzeko zerbitzu publikoen espedienteen kudeaketa (bai hezkuntzan, bai Lanbiden) batu zituen  organo bat eduki genuen.  Beraz, leihatila bakar bat sortu zen eta emakumeek hara jotzeko aukera zuten arazo horiek guztiak ebazteko”, azaldu du.

Emakumearen Institutuari gai horretan berdintasunerako zeharkako politiken planifikazioa dagokio; generoagatik mendetasun-egoerak sortzea ezinezkoa egingo duten lerroak erakunde, hezkuntza, osasun edo gizarte arlo guztietara zabalduko ditu, baina “gure ustez, Emakunde ez da dagoeneko ematen diren indarkeria-egoeretan jardun behar duena”, salatu du Sanchezek. Gainera, beste Autonomia Erkidego batzuetan ere horrela ulertu dutela esan du:  alde batetik, berdintasunerako zeharkako politikak eta, beste alde batetik, biktimen arreta integrala ematea.

CORCURAK JAURLARITZARI TURISMO-TASA EZARTZEAREN INGURUAN ARGI ARITZEKO ESKATU DIO

Legebiltzarreko Euskal Sozialistak Taldeko Turismoko bozeramaileak, Susana Corcuerak, gaur Eusko Jaurlaritzari turismo-tasa ezartzearen inguruan argi hitz egiteko eskatu dio, Erkidegoko gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak elkarrengandik urruntzen diren asmoak adierazi baitituzte eta “asmo horien artean krisiak eragindako sektore bat dagoelako”.

Ostiraleko kontroleko bilkuran, Corcuerak gogoratu du orain dela aste pare bat Lehiakortasuneko sailburuak esan zuela turismo-tasaren ezarrera ez dagoela Jaurlaritzaren agendan, baina Gipuzkoako diputatu nagusiak ez zuen Gipuzkoako lurraldean tasa hori ezartzeko aukera bertan behera utzi.

“Ardura ezberdinak dituzten bi erakunderen bertsioak dira, eta bakoitzak bere eskumenen eremuan asmo batzuk ditu gai baten inguruan.  Baina hau ez da erakundeen arteko nahasmen bat.  Krisiaren eragina modu berezian jasaten duen sektore baten inguruko erabakiez hitz egiten ari gara (kontsumoa eta aisialdiko gastua gutxitu direlako), eta haren alde egingo duten jarduerak finkatzeko gai ez diren erakundeekin egiten du topo sektore horrek", nabarmendu du ordezkari sozialistak.

Corcurak azpimarratu du “Jaurlaritzaren eta Aldundiaren artean, zenbait herritar, ostalari, zerbitzari, hoteletako langile, nekazaritza turismoko jabe, etab. erakundeen definizio ezan harrapatuta gelditu direla”, eta horregatik Jaurlaritzari “definizio eza bertan behera uzteko eta gai horren inguruan zer asmo dituen argi esateko" eskatu dio.

GALLASTEGUIK JAURLARITZARI KONSTITUZIO AUZITEGIAN TASA JUDIZIALEN LEGEA SUSPERTZEKO EXIJITU DIO

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Justiziako bozeramaileak, Miren Gallasteguik, gaur Jaurlaritzari Tasa Judizialen Legearen aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa aurkez dezala euskal herritarren “babes judizial eraginkorraren alde” eskatu dio.

Gallasteguik Justiziako sailburuordearen hitzak gogoratu ditu, esan baitu Justizia “garestia dela eta ordaindu behar dela”, gainera, “Euskadik tasa judizialen tarta horretan parte hartu nahi duela” esan du. Horrez gain, sailburuak horren inguruan orain dela gutxi "legearekin ados egon edo ez, horri onura atera nahi diogula" esan du.
Horren aurrean, Auzitegi Nagusiko presidentea, Europako Abokatuen Federazioa edo Estatuko fiskal nagusia aurka agertu dira, baita zenbait alderdi eta elkarte zibilek horren aurka sustatu duten agiria izenpetu duten beste 170.000 pertsona ere.  Gainera, gobernu batzuek, Andaluziakoak adibidez, konstituziokontrakotasun errekurtsoa jarri dute.  “Eta bitartean gure Gobernua tartatik zer aterako duen zain gelditu da.  Bitartean gure Gobernuak justizia garestia dela eta ordaindu behar dela dio.  Eta zer da hurrengoa? Hezkuntza edo osasuna ez ote dira garestiak? Tarta horri ere onura nola atera pentsatzen ari da?”, ohartarazi du Gallasteguik.

Ordezkari sozialistak iragarri du berea egiten duela Euskadiko Gizarte Gailurrak igorritako eskaria, eta Legebiltzarrak aipatutako errekurtsoa aurkez dezala sustatuko duela. Zenbait organismok eta sindikatuk eta epaileen eta fiskalen elkartek osatzen dute aipatutako gailurra.  “Hori egingo dugu ikusi dugulako Gobernu honek, aho txikiarekin, legearen aurka dagoela diola baina bitartean kalkulagailua martxan jarri duela, eta bat-batean norbaitek ahoa osoa irekitzen du eta argi eta garbi ordaindu beharreko justiziaren alde egiten du”, ohartarazi du eta gainera gogoratu du Espainian gobernu sozialistek tasen ordainketa galarazi zutela justiziaren babesa bilatzea eskubide konstituzionala baita. Gainera, Euskadiko Gobernu sozialista bakarrak konstituziokontrakotasun errekurtsoak aurkeztu zituela euskal herritarren funtsezko eskubideetan eragina duten neurri guztien aurka, bai hezkuntza arloan, bai osasun arloan.

ITXASOK ESPERO DU JAURLARITZAK EZ JARTZEA LAN-EGUTEGIA EUSKADIREN EGUNARI BURUZKO EZTABAIDAREN ATZEAN

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Enpleguko bozeramailea, Bixen Itxaso, Jaurlaritzak epeak beteko dituelakoan eta lan-egutegia garaiz onetsiko duelakoan dago; beraz, Euskadiren Egunaren jaiari buruz ireki berri duten eztabaidak ez duela lan-egutegia baldintzatuko espero du.

Itxasok galdera hori egin du Legebiltzarreko gaurko kontroleko bilkuran, EAJk, sailburuaren aurretiazko adierazpen batzuei aurka eginez, Euskadiren Egunaren jaieguna indargabetzeko lege bat iragarri baitu, eta 2014an indarrean sartzeko asmoa zuen.

Ordezkari sozialistak gogoratu du egutegia urtearen erdialdean onesten dela, eskolek eta enpresek hurrengo urterako lana antola dezaten.  Sailburuaren erantzuna, EAJren asmoen aurkakoa, ikusita, egutegia datozen asteetan onetsiko dute, eta Itxasok hori bete dezaten nahi du, iragarritako legearen eztabaidaren pean utzi gabe, urrira arte agian ez baitute onetsiko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak