Kontroleko Osoko Bilkuran landutako gaiak Euskal Sozialistak proposatuta
Euskal Sozialistek Eusko Legebiltzarrari Garoñako zentral nuklearraren jarduerarekin jarraitzearen aurka dagoela adierazteko eskatu diogu, Eusko Jaurlaritzari I+G+b abian jartzeari buruzko hitz politikak ekintza bihurtzeko exijitu diogu eta ikusi dugu Herrizaingo sailburuak "haserre" erantzun duela EH Bilduko bozeramaileekin telefonoz hitz egin duenaz galdetu diogunean, hau da, Ondarroan ETAko kolaboratzailearen atxiloketa burutu baino lehen hitz egindakoaz
KONTROLEKO OSOKO BILKURA
Euskal Sozialistak proposatuta Kontroleko Osoko Bilkuran landutako gaiak
Euskal Sozialistek Eusko Legebiltzarrari Garoñako zentral nuklearraren jarduerarekin jarraitzearen aurka dagoela adierazteko eskatu diogu, Eusko Jaurlaritzari I+G+b abian jartzeari buruzko hitz politikak ekintza bihurtzeko exijitu diogu eta ikusi dugu Herrizaingo sailburuak "haserre" erantzun duela EH Bilduko bozeramaileekin telefonoz hitz egin duenaz galdetu diogunean, hau da, Ondarroan ETAko kolaboratzailearen atxiloketa burutu baino lehen hitz egindakoaz.
ONDARROA
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko bozeramaile José Antonio Pastorrek deitoratu egin du Herrizaingo sailburu Cristina Beltrán de Heredia andreak “haserre” erantzun izana Euskal Sozialistak Taldeak gaur goizen egin dion galderari. Gainera, ez du ezer esan “EH Bilduko bozeramaileak", Laura Mintegik, izan duen jokaerari buruz Ondarroan ETAri laguntzeagatik kondenatutako pertsona bat Ertzaintzak atxilotu zuenean.
GAROÑAREN ITXIERA
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du. Mozio horren bidez, Eusko Legebiltzarrak Industriako Ministeriori eskatuko dio Nuclenorrek egindako eskaera onar ez dezala, hau da, “Santa María de Garoñako” Zentral Nuklearra ustiatzen jarraitzekoa. Beraz, jarduerarekin berehala amaitzeko eta azpiegitura nuklearra bertan behera uzteko lanekin has dezaten eskatuko dio.
Horrela bada, Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak gaur goizean mozio bat aurkeztu du. Mozio horren bidez, Eusko Legebiltzarrak Gobernu zentralari eskatuko dio Nuclenorrek egindako eskaera onar ez dezala, hau da, Santa María de Garoñako Zentral Nuklearra (Burgos) ustiatzen jarraitzekoa. Beraz, jarduerarekin berehala amaitzeko eta azpiegitura nuklearra bertan behera uzteko lanekin has dezaten eskatuko du.
Mozio honek, instalazio nuklearra behin betiko ixteko helburu duten beste herri ekimen batzuekin bat egiteko aukera jaso du.
I+G+b-REN ALDEKO APUSTUA
Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistak Arantza Tapia sailburuari ondokoa eskatu dio: 2012ko aurrekontuetan I+G+b-rako aurreikusi ziren funtsak burutu ditzala, behintzat aurten. Reyesek azaldu egin du Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldea kezkatuta dagoela Gobernuak eta Lehendakariak I+G+b-ri laguntzearen inguruan esandakoa ez baitator bat sektore horretarako aurreikusi den aurrekontu murrizketarekin. Zehazki, Jaurlaritzak teknologiekiko laguntza 44 milioitan gutxitzea aurreikusi du, eta berrikuntzaren eta lehiakortasunaren programak % 68 egin du behera.






