Kristau Eskolaren eta PPren alde soilik egiten duen euskal curriculumaren alde egiten jarraituko al du Gobernuak?
Isabel Celaak Gobernuari bere konpromisoa betetzeko eskatu dio: adostasunik gabe eskola-esparrua ez aldatzekoa
![Isabel Celaá (artxibo-argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Isabel-Cela-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Vascos-Isabel-Cela-artxibo-argazkia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5493f6fc4ce03.jpg)
“Hezkuntza Sailaren proiektu nagusiak, Heziberri 2020 euskal curriculum berriak, Euskadiko gizarte- eta hezkuntza-sektore gehienen ezezkoa jaso du. Kristau Eskolaren erlijio-ikastetxeen eta PPren aldeko iritzia baino ez du jaso. Aurrera jarraituko al du Gobernuak beharrezkoa ez den, orientazio okerra duen eta nahiko babesa lortu ez duen proiektuarekin?”, azaldu du legebiltzarkide sozialista Isabel Celaak.
Hezkuntza Batzordean PSE-EEk duen bozeramaileak gogoratu du 2013ko irailaren 24an, Heziberri 2020ri buruzko kontsulta-prozesua hasi zenean, Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak esan zuela hasierako kritikak garai baino lehenago egin zirela, eta adostasunaren ondoriozko agiria lortzea zutela helburu. “Ez izan zalantzarik, ez dugu onetsiko adostasunaren ondorio ez den zerbait”, esan zuen hitzez hitz.
“Urtebete eta bi hilabete igarota”, gaineratu du Celaak, “argi dago Gobernuak onartuko duela justifikaziorik ez duen eta sektoreak eskatzen ez duen curriculum erreformari ekiteko apustua. Hezkuntzaren sektore garrantzitsuenak ez daude ados, ezta eskola publikoak, sindikatuak eta indar politiko gehienak ere”.
Legebiltzarkide sozialistaren ustez, erantzun horrek curriculum berriaren “porrot handia” erakusten du. “LOMCEri aurre egiteko euskal aukeratzat aurkeztu zen, eta azkenean, Wert Legea garatzeko dekretu bihurtu da; Alderdi Popularra baino ez dago horren alde eta”.
Isabel Celaak gogoratu duenez, Euskadin euskal hezkuntza-esparruaren diseinua 1992an indar politiko eta sozialek sinatutako Eskola Itunaren ondorioa da, eta han sartutako aldaketak eskola publikoaren, ikastolen eta ikastetxe itunduen arteko adostasunaren emaitza izan dira. “Ez dugu ulertzen zergatik nahi duen gobernuak beste curriculum bat egin, sektoreak ez baitu eskatu; norbaitek EAJren hauteskunde-programan jarri zuen eta Wert legeari aurre egiteko aitzakia erabili du".
“Argi dago Heziberrik Porrot egiten duela bere funtsezko helburuan: LOMCEri aurre egitea Euskadin. Gainera, proposatzen duen egitura curriculumaren antolaketa berria ez da beharrezkoa, oso konplexua da, ez da horren inguruko diagnostikorik egin eta inon kontrastatu gabea. Are larriago, ez dago eskola-materialik eta ez die euskal hezkuntzaren erronka nagusiei ekiten: hirueletasuna ikastetxe eta ikasle guztientzat orokortzea”.
Celaak amaieran esan bezala, porrota ikusita, Gobernuak argitu behar du bere konpromisoa beteko duen, eta onargarri den gutxieneko adostasuna ez duen curriculum proiektua bertan behera utziko duen edo ez. “Ez badu egiten, ez luke beteko jendaurrean esandakoa, eta indar politiko eta sozial gehienen irizpidea ez luke aintzat hartutako aldeztu eta salbatu ezin den proiektua salbatzeko. Eta, batez ere, Euskadin gure hezkuntza-sistema eraikitzeko sortu dugun oinarrizko adostasuna apurtuko luke”: