Lanbideko Lanpostuen Zerrenda dela-eta egin den “isekagatik" azalpenak eskatu dizkio PSE-EEk Gobernuari
![Bixen Itxaso (Artxiboko argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Bixen-Itxaso-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Vascos-Bixen-Itxaso-Artxiboko-argazkia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54edabda61180.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak ostiralean Gobernuari azalpenak eskatuko dizkio Lanbideko Lanpostuen Zerrenda dela-eta egin duen "isekagatik”; horren bidez, ez baitu zerbitzuko giza baliabide guztiak antolatu enplegua eskatzen dutenei eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak jasotzen dituztenei arreta egiteko eta, horrez gain, “langileen artean bidegabekeriak sortu ditu”.
Bixen Itxaso legebiltzarkideak Enplegu sailburuari interpelazio bat egingo dio ostiralean, zentral guztien greba-deialdia gainean dugula; izan ere, langileen ordezkariek uste dute “nahaspila”, “bidegabekeria" eta “”gehiegikeria” handia dela.
“Sozialiston ustez, gainera, iseka onartezina ere bada. Legegintzaldiaren bi urtean ez da ezer aurreratu zerbitzuaren antolaketari dagokionez, gobernuan daudenak lau hilabetean konponduko zutela agindu bazuten ere. Langileek zerbitzu integrala emateko hainbat zailtasun dituzte, eta horren ordez ezin zaie Lanpostuen Zerrenda partzial batekin erantzun; gainera horrek bidegabekeriak sortzen ditu leku ezberdinetatik datozen langileen artean”, ziurtatu du Itxasok.
Legebiltzarkide sozialistak dio saiatu direla agintaldian erakutsitako “gelditasuna” “adabaki” baten bidez ebazten, eta horrek, zerbitzuko langileen lan-baldintzak okertzeaz gain, aipatutako moduan, alde batera uzten du Lanbide esleitutako eskumenak gain hartzeko organismo bihurtzeko aukera. “170.000 pertsona baino gehiago joaten dira bulegoetara lana bilatzeko. 65.000 pertsonak bulegoetara joan behar dute bizirauteko behar dituzten laguntzak izapidetzera. Mila bat langile saiatzen dira herritar horiei laguntzen, Gobernuak antolaketa eta lan-baldintzak ebatzi ez badizkie ere", gogoratu du.
Hori dela eta, Itxasok sailburuari eskatu dio berriz aurreko sailburutik “jasotako oinordetza txarra” alda dezala eta zerbitzuari antolaketa integralari ekiteko, talde-negoziaketatik abiatuta, Langile Publikoaren Estatutuak exijitutako moduan.