Langabezia handitu denez, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari esan dio premiazkoa dela langabeziaren aurka talka-politikak aplikatzea
![Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren argazkia [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Imagen-del-Pleno-del-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Eusko-Legebiltzarraren-Osoko-Bilkuraren-argazkia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-542d41163bf51.jpg)
PSE-EEko Batzorde Exekutiboaren Lan idazkariak, Alberto Alonsok, Eusko Jaurlaritzako Laneko sailburuari esan dio premiazkoa dela “benetako talka-neurriak hartzea, kalitatezko enplegua sortzeko, eta langabeziaren hazkunde gelditzeko; izan ere, Euskadi susperraldiaren atzealdean kokatu du”.
“Irailean 349 euskal herritar gehitu ziren Lanbideko zerrendetan, abuztuan ere egoera oso larria izan ondoren, 1.795 pertsona gelditu baitziren lanik gabe. Eta ezin dugu beste hilabete batzuetako egoerarekin konparatu. Ikusi behar dugu zenbait herritarrek lan egin nahi dutela eta ezin dutela, beste batzuek susperraldiaz eta itxaropenaz mintzo diren bitartean”, nabarmendu du.
Alonsok gogoratu du lehendakariak 2014an enplegua suspertuko zela esan zuela duela urtebete, "eta Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, 2015ean izango zela esan zuen, horren inguruan inolako azalpenik eskeini edo hausnarketarik egin gabe”. “Baina orain dela urtebete Sozialistok zenbait proposamen, plan, jarduera eskaini genituen, eta lagundu genien horiek abian jartzeko baliabideak lortzen. Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen jarduera atzeratzea, eta alderdietako batzuk aurten ere ezingo zituztela gauzatu esan zuten. Jaurlaritzako eta Enplegu Saileko norbaitek herritarrei azalpenak eman beharko lizkioke, ezer gutxi egin baitute enpleguaren aldeko politikak sustatzeko”, salatu du.
Agintari sozialisten iritziz, langabeziari buruzko datu berriak, "169.537 herritarrek lan egin nahi dutela baino ezin dutela", Jaurlaritzarentzat ohartarazpen bat direla, “eta zenbait talka-neurri eraginkor abian jarri beharko ditu urte honetarako, eta 2015erako aurrekontuetan beste jarduera batzuk aurreikusi beharko ditu”. “Horixe da ekintza politikoaren lehentasunetako bat, eta horretan arituko gara”, esan du amaitzeko.