Prentsa-aretoa

Berriak

Langabeziari aurre egiteko Lanbiden “premiazko norabide-aldaketa” egitea eskatu dio PSE-EEk Eusko jaurlaritzari

Alonsok dio langabeziaren beherapena “berri ona dela”, baina ohartarazi du “kontratu berrien kalitatea gero eta txarragoa dela”

Alberto Alonso, PSE-EEko Enpleguko idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Alberto Alonso, PSE-EEko Enpleguko idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko Batzorde Exekutiboaren Enplegu idazkariak, Alberto Alonsok, Euskadin langabezia gutxitu egin dela azaroan dio; 2.093 langabetu gutxiago daude, eta hori "berri ona” bada ere, ez du ezkutatzen egun dugun langabeziaren drama larria, eta, horrez gain, egiten diren kontratu berrien kalitatea gero eta txarragoa da".

Alonsok azaldu du behin betiko kontratuak egin beharrean kalitate txikiagoko kontratuak egiten direla, eta “horrek hausnarrarazi egin beharko liguke”.  “Enpleguaz hitz egiteko orduan ez du edozein gauzak balio.  Egungo arazoa ez da kuantitatiboa soilik, kualitatiboa ere bada gero eta gehiago”, aitortu du.

Testuinguru horretan, Alonsoren ustez, politika publikoak arazo horretatik “at gelditu”, eta Eusko Jaurlaritzak talka-politikak sustatu behar ditu lan egin nahi duten baina ezin duten 168.729 euskal herritarrei erantzuteko.

Hori dela eta, Urkulluren gobernuari eskatu dio enplegu-planak premiaz abian jar ditzala, esaterako, 2015erako EAEko Aurrekontuei Euskal Sozialistek aurkeztutako zuzenketetan jasotakoak; horien guztien artean, ondokoak nabarmendu daitezke: enplegu berdearen aldeko apustua (Eraikuntza Iraunkor eta Irisgarriaren Programaren bidez) eta 55 urtetik gorako langabetuentzako berariazko laguntzak, zailtasun handiak baitituzte lan-merkatuan sartzeko.

Urkulluk "zuzenketa sozialisten bidez langabeziari aurre egiteko aukera ona duela” esan du Alonsok.  Halaber, "Lanbiden premiazko norabide-aldaketa bat egin dezala” eskatu dio, “Euskadin langabeziari aurre egiteko benetako eragile izan dadin”.

“Gaur egun Lanbidek ez ditu bere helburuak betetzen enpleguko eskatzaileei dagokienez, trebakuntza-planei dagokionez eta enplegua bilatzeko ibilbide pertsonalizatuak egiteari dagokionez”, aipatu du agintari sozialistak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak