Prentsa-aretoa

Berriak

Langileen alten eta bajen agiriak mutua pribatuek baino Osakidetatzak kontrolatu behar dituela eskatu du PSE-EEk

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, Osasun Zerbitzu Publikoak izan behar du langileen alten eta bajen kudeaketaren ardura. Hori dela eta, Gobernuak ez du mutua pribatuekin hitzarmenik egin beharko, nahiz eta Gizarte Segurantzaren Legearen azken erreforma horretarako aukera eman.

Miren Gallastegui, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Miren Gallastegui, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Legez besteko proposamenaren bidez, Gloria Sánchez legebiltzarkideak gogoratu du abenduaren 18an Diputatuen Kongresuan Gizarte Segurantzaren Legearen aldaketa bat onetsi zuela. Aldaketa horrek eragina du Lan-istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuetan, eta "mutua laguntzaile" izango dira une horretatik aurrera.  PPk, EAJk eta CIUk babestutako aldaketa hori dela eta, “Mutuak osasun publikoaren esparruan sartuko dira”.  Gainera, Sanchezek aipatu duenez, “agian langileen eskubideak urra daitezke eta osasun publikoaren pribatizaziorako aukera ireki daiteke”. Horrez gain, “familia-medikua eta Osasuneko Sistema Publikoko Mediku-ikuskaritza deslegitimatzen dira”, eta enpresaburuak berak “finkatuko du noiz eta nola ematen zaion langileari gaixotasun alta edo baja”.

“Erreforma dela-eta, Mutuak hasiko dira kontrolatzen langileen alten eta bajen agiriak, hau da, gaixotasun arruntaren ondoriozko osasun-arreta kontrolatuko dute. Horrek mutuen ekintza babeslea beste esparru batzuetara zabal daiteke, eta ezkutatu egiten du Gizarte Segurantzaren eta osasun-arretaren kudeaketa-esparru baten pribatizazioa", salatu du Sanchezek. Gainera, Gizarte Segurantzako Pentsioen Erreserba funtsera joan beharreko baliabideak galduko dira, eta mutuentzat izan daitezke.  Autonomia Erkidegoei halako entitateekin hitzarmena izenpetzeko aukera eman zaienez, sistema publikoko zenbait baliabide eta zerbitzu helburu pribatuekin erabiliko dira.  “Azken buruan, mutuak, arrisku profesionalak kontrolatzeko dira eta pribatuak dira, zenbait funtzio publiko egiten hasiko dira eta baliabide publikoak kudeatzen hasiko dira", laburbildu du.

Horregatik, “osasunezko sistema publikoaren pribatizazioaren aldeko” erreforma errefusatu du; gainera, herritarrek ez dute tratu bera jasoko, bat edo beste bat jasoko dute langileak diren edo ez aintzat hartuta. Hortaz, Talde Sozialistak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Euskadiko herritar guztien osasun eskubideak bermatzeko, langile izateagatik edo ez izateagatik bazterketak egin gabe”.  Helburu horrekin, berariaz eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, sistema publikoa sendotzeko, Gizarte Segurantzako Mutu laguntzaileekin hitzarmenik edo itunik ez sinatzeko Legeak baimentzen dituen baliabideak erabiltzeko orduan”.  Proposamenak, gainera, funtzio publikoko langileak pixkanaka sistema publikoan sartzeko plan bat proposatzen du, horien osasuna mutuekin kontratatuta baitute, eta, ondorioz, Osakidetzak jasoko ditu berreskuratutako kopuruak, betiere eragindako langileen sindikatu-ordezkari gehienek ados baldin badaude.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak