Legebiltzarra Radio Euskadiko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka ager dadin eta Jaurlaritzak Iturberi babesa ken diezaion nahi du PSE-EEk
Erkoreka eta Aburto sailburuei enplegu-galera horren inguruan iritzia emateko eskatu, eta prozesuari buruzko dokumentazio guztia bidaltzen exijitu du
![Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-El-Grupo-parlamentario-Socialistas-Vascos-Foto-Socialistas-Vascos-Euskal-Sozialistak-Legebiltzar-Taldea-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54be2d1d24b3b.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Eusko Legebiltzarrari proposatu dio premiaz errefusa dezala Radio Euskadiko Enplegua Erregulatzeko Espedientea, zuzendaritzak entitaterako epe ertain eta luzerako enplegu-plan bat aurkez dezala, eta Jaurlaritzak egungo zuzendari nagusiari babesa ken diezaion enplegua suntsitu nahi izan duelako “gizarte-elkarrizketa bilatu gabe, Legebiltzarrak enplegu publikoaren eta lan-erreformaren inguruan esandakoa aintzat hartu gabe eta gatazka-giroa sortu duelako, entitatean inoiz izan ez duten bezalakoa”.
Mikel Unzalu legebiltzarkideak dio jarrera hori premiaz adierazi behar duela EITBko zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientearen berri eman zuelako urtarrilaren 16an, eta ez du itxaron Administrazio Kontseiluaren herenek Entitate Publikoaren eta Sozietateen plantillak eta horien inguruko aldaketak onetsi arte, Entitatea Sortzeko Legearen 8. artikuluak xedatutako moduan. “Prozedura hasi egin da, eta zenbait epe finkatu dituzte, baina lege-zalantza batzuk daude, langileen ordezkarien azken akordioa eta lan-agintaritzaren aldeko iritzia ez baitute. Hori dela eta, eta orain arte enpresa publikoetan gertatu ez den eta berme juridiko guztiak ez dituen plan gatazkatsu bat gauzatzeko epeekin hasi baino lehen, Legebiltzarrak premiaz eman behar du iritzia”, justifikatu du.
Proposizioan Unzaluk gogoratu duenez, langileen ordezkari guztiek eta Legebiltzarreko talde gehienek jendaurrean adierazi dute ez daudela ados prozedura berriarekin; izan ere, horren bidez, 30 lanpostu kenduko dituzte eta finko ez diren behin betiko langileak kaleratuko dituzte Enplegurako Deialdi Publikoa gainditu ez badute, Horrez gain, zuzendaritzak iragarri du Espainiako Gobernuak onetsitako lan-erreformaren ondoriozko “indarreko legeriaren” aurreikuspenak baliatuko dituela; eta Legebiltzarrak aplikatzea ez duela onartu gogoratu du.
Ez onartzeko, azalpenak emateko eta dokumentazio eskaintzeko eskaera
Sozialistak dionez, zuzendaritzak alde bakarrez emandako "orientazio berriak” berresten duela zer nolako asmoak zituzten “erregulatzeko-prozesu” deitutakoaren bidez, nahiz eta orain beste oinarri juridiko batzuetan oinarritu, eta ez dator bat belaunaldi-txandaketa egokia bermatuko duen epe ertain eta luzerako enplegu publikoaren planifikazioarekin, Legebiltzarrak 2014ko apirilean onetsitakoarekin”. Horregatik eta "iragartzen den gizarte-gatazka" ikusita, Eusko Irratian enplegua suntsitzeko eta finko ez diren behin betiko langile moduan ari diren langileak kaleratzeko ireki den prozesua bertan behar utz dela EITBri exijitzea proposatu du.
Horrez gain, EITBko zuzendaritzari ere eskatzen dio bi hilabetean entitate publikoaren egiturazko enplegu-plana aurkez dezala, “non epe ertainean ikus-entzunezko merkatuaren eskakizun berrietara egokitzeko eta legearen arabera eman behar duen zerbitzu publikoa eskaintzeko zer giza baliabide beharko dituzten definituko den”. Plan horrek langileen ordezkarien ekarpenak jasoko ditu, baita Jaurlaritzako zenbait arlok arloek egindakoak ere (Kultura, Herri Administrazioak eta Lana), EITB, enplegu publikoa eta lan-baldintzak arlo horien menpe baitaude.
“Espainiako Gobernuak ezarritako lan-erreforma bidegabea dela” azpimarratzeaz gain, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio “lan-eskubideak murrizten dituzten neurriak Herri Administrazioaren menpeko enpresetan eta azpikontratatuetan aplikatzen ez direla zain dezan":
Amaitzeko, sozialisten proposamenaren bidez Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi diote "EITBko zuzendari nagusiari emandako babesa zalantzan jartzeko, zerbitzu publiko batean enplegua suntsitzeko prozedura bati ekin diolako gizarte-elkarrizketa bilatu gabe, Legebiltzarrak enplegu publikoaren eta lan-erreformaren inguruan emandako iritzia aintzat hartu gabe eta entitatean inoiz ez bezalako gatazka-giroa sortuz”.
Ekimen horrez gain, beste bost aurkeztu dituzte: Herri Administrazio sailburuak irrati publikoan enplegua suntsitzeari buruz zer iritzi duen jakiteko, Lan arduradunari irekitako prozesuan nola hartu duen parte ezagutzeko eta Langileen Estatutuetan kaleratze kolektiboetarako ezarritakoaren arabera Enplegua Erregulatzeko Espedienteetan eragina duten agiriak eskatzekoa.
Ekimen guztiak hemen ikus ditzakezu