Legebiltzarrak segurtasuna pribatizatzeari ezetz esatea nahi du PSE-EEk, Gorteetan EAJk horren alde egin badu eree

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak, Eusko Legebiltzarrari segurtasuna pribatizatzearen aurka ager dadin eskatu dio, Kongresuan EAJk alde bozkatu badu ere. Gainera, Segurtasun sailburuari zer irizpide kontuan izan duten galdetu dio “ohiko bihurtu baita EAJk alde bozkatzea Mariano Rajoyren gobernuak proposatutako eta gizarte-eskubideak murrizten dituzten legeen aurrean, nahiz eta horiek onartzeko EAJren botoa beharrezkoa ez izan”.
Segurtasuneko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, gaur zenbait ekimen aurkeztu ditu, eta horien bidez gogoratu du PP, EAJ eta CiU alderdiek Kongresuaren Barne Batzordean babestutako proiektuak "segurtasun pribatuko zaintzaileei zenbait eskumen ematen dizkiela, nahiz eta eskumen horiek gaur arte Segurtasun Publikoak izan eta izaten jarraitu beharko duten”.
“Horrela bada, legearen arabera, segurtasun pribatuko zaindariek eremu irekietan patruilatu ahal izango dute, adibidez, oinezkoen merkataritza-eremuetan, eta horri esker, eremu horiek kontrolatu ahal izango dituzte, eta kalean bertan norbait atxilotu edo erregistratu ahal izango dute”. Gainera, industria-guneetan eta hirigintza-eremuetan, kirol-, kultura-ikuskizunetan eta gizarte-garrantzia duen beste ikuskizun batzuetan zaintza-lanak egin ahal izango dituzte, horiek kalean edo eremu publikoan egiten badira”, gogoratu du.
Unzaluk salatu egin du segurtasun publikoari funtzio gehiago eman zaizkiola “egungo Espainiako Gobernuak arlo horretako kontratazio publikoan zenbait murrizketa ezarri dituenean, eta horrek polizia-zerbitzuak pribatizatzen joateko asmoaren susmoa dakar", Estatuaren Segurtasun Indarreko profesional batzuek kritikatu duten bezala.
Horregatik, legez besteko proposamen batean, botere publikoak segurtasun-politiken ardura izaten jarrai dezaten eta, beraz, Legebiltzarrak “arlo horretan pribatizazioa zabaltzeko saio guztiei, Segurtasun Pribatuko Legearen oinarrian dagoenari”, auka egin diezaion proposatu du. Bestalde, proiektua bertan behera uzteko eta Eusko Jaurlaritzari segurtasun-politikak publikoak direla arlo guztietan aldezteko eskatu dio.
Gainera, bi galderen bidez (idatzizkoa eta ahozkoa), sailburuari horren inguruan zer iritzi duen galdetu dio ““ohiko bihurtu baita EAJk alde bozkatzea Mariano Rajoyren gobernuak proposatutako eta gizarte-eskubideak murrizten dituzten legeen aurrean, nahiz eta horiek onartzeko EAJren botoa beharrezkoa ez izan”.