Legezko abortu seguru eta errazaren aldeko Kongresuaren jardunaldian izango da PSE-EE

Gloria Sánchez euskal legebiltzarkideak, euskal Legebiltzarreko Gizarte Politiketako batzordeburuak, parte hartu egingo du bihar Diputatuen Kongresuan egingo den emakumeek aukeratzearen aldeko topaketan.
Kongresuko Sozialisten Taldeak eta beste batzuek eztabaida-jardunaldi horiek antolatu dituzten ondoko izenburuarekin: “Parlamentariak eta gizarte zibila: legezko abortu seguru eta errazerako eskubidearen alde”. Horren bidez, erantzun egingo diote bertan egingo den abortuaren aurkako sinposio bati; "bizitzaren aldeko" elkarteek antolatu egin dute PPren gobernuak eta Gallardón ministroak sustatu duten Abortuaren Legearen erreformari babesa emateko.
Bestalde, PSE-EEk Euskadiko emakumeak eta, oro har, herritarrak, Ministroen Kontseiluak abortuaren lege-erreforma onesten duenean hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzera animatu ditu. “Herritarrak ezin dira ezer egin gabe gelditu erreforma atzerakoi horren aurrean, emakumeen askatasunari, osasunari eta eskubideei aspaldi honetan egindako eraso gogorrena baita”, aitortu du PSE-EEko Berdintasunerako idazkariak, Maite Berrocalek.