Prentsa-aretoa

Berriak

Loiuko komitearekin bildu ondoren, Aenaren pribatizazio partzialagatik kezkatuta dagoela adierazi du Mendiak

PSE-EEko idazkari nagusia kezkatuta dago hartutako erabakiek arriskuan jarriko dituztelako zerbitzuaren kalitatea eta lan-baldintzak

Idoia Mendia gaur goizean Loiuko enpresa-komitearekin bildu da. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia gaur goizean Loiuko enpresa-komitearekin bildu da. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Loiuko aireportuko Enpresa Komitearekin bilera egin ondoren, PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak Aena pribatizatzeko prozesuaren ondorioengatik kezkatuta dagoela adierazi du.  Mendiak, sozialisten zuzendaritzako Azpiegituren arduradunarekin batera, zuzenean ezagutu du zein diren Loiuko langileen kezkak, Rajoyren gobernuak sozietatearen kapitalaren % 49 saltzeko asmoa duelako.

“Prozesu horrek arriskuan jarriko ditu aireportuaren gizarte-izaera, inbertsioak eta zerbitzuak gerora begira izango duen kalitatea”, nabarmendu du Mendiak. Bere ustez, Gobernuak zenbait neurri hartu beharko lituzke egin diren inbertsioen etekin ekonomiko, sozial eta turistikoa optimizatzeko.  Horren ordez, zerbitzua hobetu beharrean, Rajoyk saltzea aukeratu du, eta horren ondorioz tasak garesti daitezke, beste hegaldi batzuk onartzeko aukera gal daiteke eta langileen lan-baldintzak arriskuan jartzen dira. Legebiltzar Talde Sozialistak iritzi hori adierazi zuen, dagoeneko, Loiu, Foronda eta Hondarribiko komiteek Eusko Legebiltzarrean agerraldia gauzatu zutenean.

Bilera amaitutakoan, Mendiak hitz egin du aparkalekuan greban dauden langileekin (kontrata baten bidez egiten dute lan).  Komiteak ordezkari sozialistei azaldu die langileek enpresa jakin batzuentzat lan egiten dutela eta soldata- zein lan-baldintzek okerrera egin dutela.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak