Prentsa-aretoa

Berriak

Lopezek Sortu-ri ohartarazi dio ez dutela "bizikidetza ahanzturaren gainean sortzen utziko”

Gaur Portugaleteko Herriaren Tabernaren atentatuaren 26. urteurrena bete da. Atentatu horretan Maite Torrano eta Félix Peńa hil ziren, eta horiek gogoratu dituzte Jarrillera herriko Ellacuria parkean euren omenaldiz egindako monolitoaren aurrean

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, Sorturi eta ezker abertzaleari “ETArekin behin betiko apurtzeko” eskatu die, haiek baitira —beste alderdi batzuei mugitzen ez direla esan arren— “iraganean gelditu direnak”. “Azken aste honetan zer esan ez dakigula ikusi ditugu lehengo Batasuneko agintari ezagun batzuek egindako zenbait ekitaldi; iraganera eraman gaituzte ekitaldi horiek: Parisko epaitegietarako prozesioak bandako agintari nagusienen alde egiteko, benetako akelarre bihurtutako ETAkide batzuen hiletak edo ETAren hilketa ikaragarrienak legebiltzarrean justifikatzea”. Horiexek aipatuko ditu Lopezek “iraganerako itzuleraren” adibide gisa.

ETAk Portugaleteko Herriaren Tabernaren aurka 1987an egindako atentatuaren biktimak gogoratzeko monolitoan elkartzen dira Euskal Sozialistak urtero apirilaren 28an. Atentatu horretan Maite Torrano eta Féliz Peña hil ziren txanodun batzuek molotov koktelekin pertsonaz betetako lokala eraso zutenean.   Aipatutako adierazpenak ekitaldi horretan egin ditu Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek. Ekitaldi horretan, gainera, Bizkaiko idazkari nagusi José Antonio Pastor, Portugaleteko alkate Mikel Torres eta Portugaleteko Talde Sozialistako zenbait kide, jarraitzaile, militante eta adiskide izan dira.  Denek zenbait arrosa utzi dituzte atentatu dramatiko hori oroitzeko monolitoan.

Patxi Lopezek alderdi politikoei esan die bizikidetza berriaren oinarriak finkatzeko lan egin behar dutela, Sortu barne, eta Euskal Sozialistek ez dutela bizikidetza hori “ahaztearen truke” eraikitzen utziko.  Ohartarazi duenez “ezin da balore etikoei uko egiteko prezioaren truke eraiki, gure iragana beste modu barera idazteko prezioaren truke, batzuek euren kontzientziak lasai dezaten”.

Hori dela-eta, Lopezek esan du oso garrantzitsua dela gaurkoa bezalako omenaldiak egitea, “egiaren kontakizuna bizirik iraunarazteko, inork ez dezala gure historia moldatu eta ardurak ahanzturan urtu ez ditzaten” “Ez gaitu gorrotoak bultzatzen eta ez dugu errebantxarik bilatzen, biktimentzako memoria duina eta justizia baino ez ditugu nahi” esan du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak