Prentsa-aretoa

Berriak

“Lortu dugu EAJk gure erreformen agenda gain hartzea eta orain edukietan sar dadin nahi dugu”

Euskal Sozialistek, EAJrekin bilera egin ondoren, berriz diote negoziaketa horrek ez duela helburu legegintzaldi itunik edo koalizioko gobernurik lortzea", Urkulluren gobernuaren geldotasunaren aurrean Euskadik behar dituen erreforma handiei ekitea baizik

Patxi Lopez lehendakariak Euskadiren ekonomian eragina duten gai garrantzitsuen erreformari buruzko eztabaida lehendabiziko aldiz ireki eta hiru urte eta erdi igaro direnean, EAJk onartu egin du Euskal Sozialisten “erreformen agenda”.  Gaur goizean Eusko Legebiltzarrean PSE-EEko eta EAJko ordezkariak bildu egin dira eta bilera horrek egoera hori aintzat hartzeko eta 4 akordio garrantzitsu abian jartzeko helburuarekin aurrera egiteko balio izan du:  bat, ekoizpen ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko; bi, oinarrizko gizarte zerbitzuen iraunkortasuna bermatzeko; hiru, gure erakunde-egitura berritzeko, eta hiru, iruzurrari aurre egiteko eta zerga erreforma sustatzeko akordioa. “Lortu dugu EAJk gure erreformen agenda gain hartzea eta orain edukietan sar dadin nahi dugu” aipatu du Idoia Mendiak.

Euskal Sozialisten bozeramaile Idoia Mendia, bilera horretako ordezkari sozialistetako bat izan da. Bileran, gainera, Organizazioko idazkari Rodolfo Ares eta probintzietako idazkariak, Txarli Prieto, Iñaki Arriola eta José Antonio Pastor, izan dira.  EAJ-PNVri dagokionez, Eusko Legebiltzarrera Joseba Aurrekoetxea, Euzkadi Buru Batzarreko Ekonomiako arduraduna; Pilar García de Salazar, EBBko idazkaria; Joseba Egibar, legebiltzarreko bozeramaile eta EBBko kidea, eta Koldo Mediavilla, Erakunde Politikako arduraduna joan dira.

Mendiak nabarmendu du Euskal Sozialistek “arduraz” jokatuko dutela Euskadik dituen arazo larrien aurrean —eta arazo horiek larritu egin dira Urkulluren gobernuaren ekintza ezaren ondorioz—, baina ohartarazi du negoziaketa horren helburua ez dela "legegintzaldi itunik edo koalizioko gobernurik" egitea.  “Herriak behar dituen erreforma handiak adostu nahi ditugu, ez Gobernu nazionalistaren altzariak salbatzeko moduko konponketarik”.

“Zintzotasun” giro batean, Mendiak azaldu egin du Euskal Sozialistek bileran orain dela hiru urte eta erditik, Patxi Lopezek Ajuria Enean sartu zenetik, defendatu dituzten postulatuen alde egin dutela, hau da, “Ongizateko Estatua iraunkor egiteko erreformak izango dira, ez gaurko babes sistema bertan behera utziko duten eta laguntza gehien behar dutenak alboratuko dituzten murrizketak”.

Hori dela-eta, Mendiak azpimarratu egin du helburua ondoko lau esparruetan “akordio sakonak lortzea” dela: fiskalitatea eta iruzurra, ekonomia eta enplegua, erakunde erreforma eta politika publikoak; denboran lehendabiziko biei lehentasuna emango zaie.

Ordezkaritza biek, bloke bakoitza negoziatzeko lan-talde bat finkatzea erabaki dute, baina ikuspegi orokorretik negoziatuko dute, ezinbestekoa baita erabakiak hartzea, "ez dugu diru-sarreren inguruan soilik hitz egin behar, diru-sarrera gehiago nahi ditugu” azaldu du.

Horrela bada, hasierako asteetan lan-taldeek “akordioak lortzeko aukerak aztertzeko" eta “herritarren arazoak benetan konpontzeko balioko duten politiketan aurrera egiteko” lan egingo dute.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak