Prentsa-aretoa

Berriak

López: "Ibarretxek ezin du euskal demokratzia egunero asmatu eta legeak onartu bakarrik bere alde daudenean"

Uste du, EAJ-an "kontraesan garrantzitsuak" daudela, baina "zoritxarrez" alderdi honek "Ibarretxeren erradikaltasuna bermatzea erabaki du".

"EAJ-ak Ibarretxerekin batera erabaki du marku politikoa ezengorkortzea"

   BILBO

   Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur ziurtatu du itxaropena duela "denok auzitegien erabakiak onartzea, hau, demokraziaren normaltasun seinale da eta". "Ibarretxek ezin du egunero egunero, euskal demokratzia asmatu, legeen alde dago bakarrik bere alde baldin badaude eta ez dute baliorik bere esanetara ez badaude eta orduen bere gainetik jo nahi du", esan zuen.

   Hirukoak asmoa ote duen protesta ekintzak aurrera eramateko kontsulta egiten ez bada hurrengo urriak 25an, horri buruz Lópezek adierazi du "ziur dagoela" "konfliktu eta aurkakotasun bidea jarraituko ez duena euskal gizarte izango da. Nahi dutena konboka dezakete, baina argi dago herritarrek ez dutela bide hori nahi, ezta aurkakotasunaren bidean, eta atzea emango die bilatu nahi dutenei", gehitu zuen.

   Europa Pressi eskainitako elkarrizketa baten esan zuen, ez zekiela hirukoak "noraino eramango duten euren erakundeen arteko aurkakotasuna", eta azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak bazekiela Auzitegi Konstituzionalak erabaki bat hartzen duenean kontsultaren bidea amaitu dela, nahiz eta egin milaka protesta".

    PSE-EEko liderrak azpimarratu zuen "guztiz gezurra" dena, Gobernuaren errekurtsoaz, Kontsultaren Legearen aurka, eta Auzitegi Konstituzionalaren suspentsioarekin "euskal autogobernuan galerazita geratu denik".
 

   "Lehendakaria biktima moduen agertu nahi du, hori da bere estrategia. Bere deklarazioa guztiz tremendista da, euskal herritarrek jakin dakitelako duten zerbitzuak ez direla kenduko, herri honek dituena autogobernuari esker", azaldu zuen.

   Beraretzat, "autonomia suspenditzen ari den bakarra edo autogobernuak ematen dizkigun baliabideak Ibarretxeren Exekutiboa da, ongizatea sortzeko ez dituelako erabiltzen".

   EAJ-KO ALDEAK

   Bere esanetan, EAJ-ko "barne aldeak" kontsultaren arabera "argi daude", zeren, "ia aste guztietan aurkitzen ditugu deklarazioak, ez bakarrik ñabardura ezberdinekin, guztiz aurkakoak, aldiz", jeltzaleen ordezkarien artean.

   "Azkenak, Bilboko alkatearenak izan ziren, Iñaki Azkuna, bertan zioen EHAK-ren botua lotsatzen zuena, kontsultak konfliktua zekarrela eta ez irtenbide bat eta EAJ-ak erdirakoitasunera itzuli behar zela", gogoratu zuen.

   "EAJ-an kontraesan handiak daude, zoritxarrez dirudi Ibarretxeren alde egongo direla, bere erradikaltasun nazionalistan jarraitzeko, pragmatika eta neurridun ezan, ez da ondo ulertzen XXI. mendeko nazionalismo baten eta uste dut izugarrizko akatsa dela, herri honek dituen beharrak alde batera uzten dituztelako", adierazi zuen.  

   Honela, sentitu zuen jeltzaleen alderdiak erabakitzea "politika mutur batera joatea, nazionalisten erradikaltasunera, eta hala ulermena bilatu biolentzia gaitzesten ez dutenekin, demokraten artean bilatu beharrean herri hau eraikitzeko". "EAJ honek galtzaileen jarlekuan dago, euskal gizarteak ez dituelako muturrak nahi, erdirakoitasuna, hizketa eta ulermenaren alde dagoelako eta hori, gaur egun, EAJ-ak ez dio eskaintzen", ziurtatu zuen.

   Azkunak esandako hitzei buruz ziurtatu zuen, jeltzaleen alderdiak "hormaren aurka dijoala, "ez duelako irakurri, ezta interpretatu herritarrek esan ari direna hautesontzietan 2003. urtetik, orduen EAJ-ak botuak galtzen hasi zen, argi eta garbi". "Eta hala jarraitzen badu, hiru, lau edo bost bider horma berdinaren kontra joango da", egiaztatu zuen.
 

   Bide honetan, zehaztu zuen "agian EAJ-ak behar duena da oposizioan egotea bide hori egiteko eta hala bideratu nazionalismoa XXI. mendera, bere momentuan Josu Jon Imazek esanda bezala, birpentsatuz estatu-nazio terminoak, subiranotasun baztertzailea, zentzurik ez duena Europa batuan". "Orain, Ibarretxeren jokuan daude, marku politikoa ezengorkortuz", azpimarratu zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak