Lópezek dio bilkurak baieztatu zuela Ibarretxeren diskurtsoa "agortua" eta "abertzalismo erradikaletik hurbil" dagoela
Kritikatzen du lehendakariak "gai ez dela ezer berri ekartzeko, bakarrik iraganeko errezetak eta formulak".
"Gure nagusien ondoan egotea gure betebehar bat da", dio Nagusi Azokan
BILBO
Euskal Sozialisten Idazkari Nagusiak, Patxi López, gaur ziurtatu du, atzo ospatutako Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Euskal Legebiltzarrean, argi egiaztatu zela "ziklo baten amaieran gaudela", lehendakariak, Juan José Ibarretxe, diskurtso "agortua" mantendu zuelako eta "abertzale erradikaleen" hizkera erabiliz, euskal Exekutiboaren zuzendari batena baino.
Komunikabideei eginiko deklarazioetan, nagusien azokara egindako bisitan, bertan PSE-EEk stand bat zuen, Barakaldoko BEC gunean, Lópezek adierazi zuen lehendakariak "gai ez zela izan ezer berri ekartzeko, bakarrik iraganeko errezetak eta formulak".
Zuzendari sozialistak kritikatu zuen ere Ibarretxek erabilitako hitzak, "alanbradaz hitz egin zuenean, edo herri eta hirritar zanpatuei buruz", hau ez da "lehendakari batek erabili behar dituen hitzak, abertzale erradikaleen hitzak dira".
Gainera, Ibarretxek "ezgaia izan zen itxaropena ekartzeko, ez dio ekarri inolako ilusiorik euskal gizartearentzako, ezta krisis ekonomikoari buruz ere", nahiz eta "Gobernuak dituen errekurtso ekonomiko guztiak bere eskutan izan". "Bere diskurtsoa eta lidergoa iraganekoak dira" -azpimarratu zuen-, aldi bere auguratu zuen Euskadin "denbora berri bat eraikitzen ari da".
"Denbora berri honek, erakundeak hiritarren zerbitzura ezarriko ditu, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak euskal gizartearenak izango dira, alde batera utziz euren obsesio partikularrak banatzen eta aurkakotasuna dakartenak soilik".
NAGUSI
Bere alderdia eta bera Nagusin egoteari buruz, PSE-EE orain dela urteak dijoa azokara, adierazi zuen "betebehar" bat dela nagusien ondoan egotea, talde honek "permititu digu honaino heltzea eta", "euren ahaleginei esker".
Esan zuen ere sozialistak nagusiekin konpartitu nahi dutela "aisialdiko denbora atsegin bat" eta aldi berean "euren nahiak, beharrak eta kexak ezagutu", bere pentsioekin, gizarte eta osasun arreta arazoekin bilduta bait daude. "Euren belaunaldikoek oso lagunkideak dira eta euren seme alabendako eta ilobendako etorkizuna erreklamatzen dute", gehitu zuen.
"Guk diogu pentsioak ez dutela lortu eman nahi diegun maila, baina horren alde lan egiten ari gera. Euskadin lortutako pentsioen osagarritasuna Alderdi Sozialistak egindako lanari esker da eta gainera esaten diegu gure asmoa dela euren semeek eta ilobek, Euskadin etorkizuna izatea nahi dugula, hemendik joateko beharra ez edukitzeko", zehaztu zuen.
Gainera, PSE-EEko liderrak Nagusira joan zen, Bizkaiko PSE-EEko Idazkari Orokorrarekin, José Antonio Pastor, eta Barakaldoko alkatearekin, Tontxu Rodríguez, eta beste zinegotzi, parlamentarikide eta kargu publikoekin batera.