Prentsa-aretoa

Berriak

Lópezek, Ibarretxeri eskatzen dio ez igortea Europara, bere ardurarekin betetzeko eta "euskaldunak ez lotsatzeko"

Eusko Jaurlaritzari "exijitzen" dio "aurrekontuekin hastea" herria aurrera jarraitu dein.

Anuncia la celebración de unas Jornadas Económicas "para ofrecer alternativas a la ciudadanía"

   BILBO

   Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, Patxi López, gaur lehendakariari, Juan José Ibarretxe,eskatu dio "errektifikatzea" eta ez aurkeztea inolako salaketarik Espainiaren aurka Giza Eskubideen Europako Auzitegian, kontsultari buruz, "euskaldunak ez lotsatzeko", iniziatiba hau "ezin dutelako aurrera eraman inola ere ez" eta ekarri dezakedan bakarra da euskal erakundeen "izen ona kentzea" Europar Batasunean (EU). Gainera, erkidegoko exekutiboari eskatu zion Estrasburgon aurkeztu behar dituzten demanden "kostuak" aurrekontuetan "ez agertzea". 
(Ikusi: http://www.patxilopez.com/?p=393 )

   Bilbon eskeinitako prentsaurre baten jakinarazteko zein gai aztertu ziren atzo, Euskal Sozialisten Batzorde Betearazlearen bileran kurtso politikoari hasiera emateko, Lópezek adierazi zuen "argi dago Ibarretxeren legealdiaren amaieran gaudela, orain dela urte bete iraungitasun data ezarri nahi izan zuen, egutegian jartzean eguna eta ordua ezinezko kontsulta baterako, horren ondorioz, berak onartu duen bezala, ez zegoen ospatzeko modurik".

   Berresan ondoren "Ibarretxek bazekien ekainean aurrera atera zuen proposamena Eusko Legebiltzarrean, EHAK-ren botu lotsagarriarekin batera, ez zuela biderik, ez politikan, ez legaltasun arloan", eta azpimarratu zuen "orain ere jakin badaki Estatu Espainolaren kontrako salaketa, Estrasburgon planteatu nahi duena, beste porrot bat izango dela". 
 

   PSE-EE-ko liderrak esan zuen "harrituta" geratu zela, lehendakariak, aurreko astelehenean adierazi zuenean Eusko Jaurlaritzako kide guztiek "Europako auzitegietara joango zirela Estatua salatzeko, eurok Estatuaren parte eta ordezkari zuzenak izanda".

   "Sortu zidan, ez bakarrik harridura hain gauza bitxia eta ulertezina izateagatik, baita ardura, Ibarretxek gure erakundeen izen ona bertan behera bota behar duelako", ziurtatu zuen.  

   Horregatik, lehendakariari eskatu zion, "bere jarrera uztea eta hala besteak ez lotsatzea, bera eta bere Gobernuko kideak Europan zirko bat egiten ikusteagatik, bertan sinesten bait dute euskaldunak, benetan jende zintzoa garela". "Uste dut hau dela mementua Ibarretxe eta bere kideei exijitzeko arduraz jotzea eta euren karguen ardurarekin betetzea eta ez erabiltzea euren interesen alde, eta hala ez desprestigiatzea Euskadin ere, Lehendakaritza eta Eusko Jaurlaritzak duten balorea", ziurtatu zuen.

HIRUKOA

   Bide honetan esan zuen, bere alderdiak uler dezakeela, nahiz eta ados ez egon, hirukoa osatzen duten alderdiek, EAJ, EA eta EB, eta euren exekutibak "hartzen uste dituzten neurri egokienak, nahiz eta hain ulergaitzak izan, euren jarrerak babesteko". 

   Hala ere, uste du "min izugarria egiten zaiola Eusko Jaurlaritzako erakundeari, herriko mail politiko gorenetik herritarrei dei bat luzatzen zaienean, Ibarretxek aurreko astelehenean egin zuen moduan, Estatua salatzeko, nahiz eta eurak Estatua izan ere, Auzitegi Internazional baten aurrean, euren obsesio partikularrak oinarri bezala ezarriz".

   "Barregarria da pertsona batek bere burua Auzitegietara eramatea, berak nahi hala ez, Ibarretxe da Estatu Espainolaren ordezkari nagusiena Euskadin. Eta lehendakaria da eta Eusko Jaurlaritza dago berak salatu nahi dituen arau eta legeei esker", gehitu zuen.

   Beraretzat, guzti hau argi uzten du, Ibarretxeren proposamenak "egina dagoela eta martxan ezarri dela asmo bakar bateaz, hauteskunde bandera bezala eta Estatuarekin aurkakotasun faltsu baten aurkezpena egiteko, faltsua zeren ez da existitzen, baina hirukoak antzeztu nahi du gero hautestontzietan errentagarri bihurtzeko euren biktimismoa".

"ESPERPENTOA"

   PSE-EE-ko liderrarentzako, "aktoreen antzezpena hain traketsa da eta euren gainantzezpena hain argia, ia esperpentoan erortzen direla". "Eta herri honetako hiritarrak guztiz argi dute iruzur baten aurrean gaudela, antzezpen bat dela, Ibarretxe eta bere kideek antzezten dutena botuak lortzeko modu etsian, baina ez dute lortuko", adierazi zuen.

   PSE-EE-ko idazkari nagusiak esan zuen, hirukoak "alde batera utzi duela bilatzeak segurtasuna eta egonkortasuna herri honetarako", bereziki, "honako mementu baten, egoera ekonomiko zail baten gaudenean". 
 

   Patxi Lópezek ziurtatu zuen, euskal sozialistak "denbora politiko berri honi aurre egiten diotela ilusioz eta itxaropenez" zeren, "gaur egun" PSE da "alderdi bakarra, herri honi proiektu bat eskeini diezaiokeena eta lidegortasuna, arduraren eta zentzuaren bidera itzultzeko, bide hori ez zen inoiz galdu behar eta". 
 

   Beraretzat, "bitxia da ikustea nola hirukoaren bazkideek bakarrik ados jartzen diren euren obsesio partikularretarako, soilik, baina funtsezkoan ez dute adostasunik lortzen".

   Egoera honetan, eta euren desadostasunen adibide bezala jarri zuen, Tontxu Camposek (EA) egin nahi duen Hezkuntzaren aldaketa, "lortu nahi du dekretu baten bidez, inoren bermea ez duelako, ez hezkuntzan, ez bere bazkideekin, EAJ-ak azaldu bait du honen kontran dagoela".

AHT

   Aldi berean gogoratu zuen Abiadura Handiko Trena, "herri honetako azpiegiturarik handiena", "kontran duela" erkidegoko Exekutiboko kide bat, EB hain zuzen ere, eta azpimarratu zuen Udal Legeak, "nahiz eta Udaletxe guztiek eta alderdiek eskatu ez da igorri Legebiltzarrera, euren artean ez dutelako adostasunik lortzen". 

   PSE-EE-ko liderrak auguratu zuen, Javier Madrazo sailburuak "ekarri nahiko duela, beti bezala, txarto eta berandu" Etxebizitzako Legea, "eta hala sozialistei leporatu ezin tramitatzea, ezgaia izan denean  bere kideekin adosmenak lortzeko". 

   Sozialisten ordezkariak azpimarratu zuen, Ibarretxek jakinarazitako neurri ekonomikoak "agertu gabe daudela, ezagutzen direnak aldundiek onartutako proposamenen kopia hutsak dira soilik".

   "Argi dugu herri honek duela Gobernu bat lidergotasunik gabe, ideiarik eta determinaziorik gabe, gure arazoei aurre egiteko. Gobernu hau, ez dago bakarrik agortua, guztiz erreusa da, aldiz". Horregatik, bere ardura azaldu zuen, zeren hurrengo erkidegoko hauteskundeetarako "deialdia gero eta gehiago luzatzen den heinean, gero eta gehiago aguantatu behar du herri honek Gobernu bat guztiz eragingabea dena".
 

AURREKONTUAK

   Euskal kontu publikoei buruz ziurtatu zuen, bere alderdiak negoziatu eta adostu egin ditzakeela baina "aurrekontuak egotea exijitzen dugu", "baten batek nahi badu ez egotea".

   "Mahai gainean aurrekontu bat ezarri behar dute, ez dugulako nahi herri honek aurrera ez egitea eta errekurtso publikoak galtzea inoiz baino beharrezkoak direnean, azpiegiturarako, etxebizitzararako, gizarte babeserako, osasunerako edo hezkuntzarako", adierazi zuen.

  Berresan ondoren, PSE-EE "alderdiak gobernatu nahi duen heinean", "aurrekontuak nahi ditu politika publikoak kudeatzeko", beraz, Exekutiboari eskatu zion aurkeztea, "euren betebeharra delako eta herriak behar dituelako" eta hala "euren obsesio partikularrak baztertu". "Guk herri honekin dugun ardurak beteko ditugu", zehaztu zuen.
 
   Halaber azpimarratu zuen, "harrigarria dela" gastatzeak bost miloi euro, orain arte, euren kontsultan eta esan zuen espero zuela "Estrasburgora indibidualki joatea eta horren kostuak aurrekontuetan ez agertzea".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak