Prentsa-aretoa

Berriak

Lula Da Silva eta Patxi Lopez Bilbon bildu dira sozialdemokrazia berritzeari buruz hitz egiteko

Ezkerrak jendeari beste itxaropen-aukera bat eskaini behar diola diote biek

Brasilgo presidente ohi Luiz Inácio Lula da Silva, Bilbon bildu da gaur PSE-EE idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako aurreko lehendakari Patxi Lopezekin,  politikari brasildarrak Bilbora egindako bisita dela-eta
Brasilgo presidente ohi Luiz Inácio Lula da Silva, Bilbon bildu da gaur PSE-EE idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako aurreko lehendakari Patxi Lopezekin, politikari brasildarrak Bilbora egindako bisita dela-eta

Brasilgo presidente ohi Luis Inácio Lula Da Silva, PSE-EEko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi Patxi Lopezekin bildu da gaur; izan ere, Brasilgo politikariak Bilbo bisitatu du, Iberdrolak gonbidatuta.  Ordu eta laurden egin dira elkarrekin, eta politikari biek mundu luze-zabalean sozialdemokraziak zer egoera duen aztertu dute. Biek esan dute ezkerrak beste aukera bat premiaz egituratu beharra duela neoliberalismoaren eta finantza-merkatuan errezeta orokorrei aurre egiteko

Bilera honetan, Lula da Silvak eta Patxi Lopezek 2010ean Brasilgo Lehendakaritzaren egoitzan egindakoarekin jarraitu dute; bisita hartan, Patxi Lopez lehendakaria herrialde horretara joan zen 125 euskal enpresa baino gehiagoren ordezkariekin.  Orduan bezala, PSE-EEko idazkari nagusiak eta Brasilgo politikari karismatikoak azken urteotan Amerikan zein Europar gertatu diren aldaketak aztertu dituzte, baita nazioarteko ekonomiaren eta politikaren egoera ere. Egoera horren ezaugarriak ondokoak dira: gizarte-desberdintasunak gero eta handiagoak direla, eta ez dagoela mundu mailan gobernatzeko erakunde eta arau sendorik.

Hori dela eta, esan dute munduko alderdi progresistak eta ezkerra batuko dituzten zenbait egitura berregin behar direla, eta baterako zenbait politika eta lankidetzarako esparru operatibo definitu behar direla.  Bai Lula da Silvaren ustez, bai Patxi Lopezen ustez, ezinbestekoa da beste diskurtso sozialdemokrata bat egituratzea, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren printzipioak egungo mundura egokituko dituena, eta ortodoxia neoliberalak ezarritako politiken aurrean beste aukera garbi bat eskainiko duena.

Ezkerrak ezin du gobernatu neoliberalismo arrapalarik sortzen dituen gizarte-suntsiketak arintzeko soilik, baizik eta gizarteei beste aukera utopiko bat eskaini behar die, jendeari etorkizuna hobea izateko itxaropena emateko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak