Prentsa-aretoa

Berriak

Lurralde Historikoen Legea berritzeko eta “taifen erreinuekin amaitzeko” proposamena aurkeztuko du PSE-EEk irailaren 22an

Proposamen sozialistak lau helburu ditu:

- EAEko barneko erakunde-egitura modernizatzea: sistemako ez-eraginkortasunak eta bikoiztasunak kentzea erakunde-eredu iraunkorrago eta efikazagoa lortzearren

- berdintasuna eta gizarte- eta lurralde-kohesioa bermatzea. Bizkaiko herritar batek ezin ditu Arabako edo Gipuzkoako batek baino gizarte-zerbitzu okerragoak izan

-gure erakundeetako demokrazia-kalitatea eta gardentasuna hobetzea. Erakunde komunei (eta batez ere Eusko Legebiltzarrari, euskal herritar guztiak ordezkatzen dituelako) funtzio nagusi bat eman nahi diegu politika orokorraren kontrol demokratikoari eta orientazioari dagokionez

-udalek eskaintzen dituzten zerbitzuei eustea: Udalerriei dagozkien zerbitzu publikoak emateko behar dituzten baliabide ekonomikoak bermatu nahi dizkiegu

“Euskal herritar guztiei, edozein lekutan bizi direla, aberatsak edo pobreak direla, zerbitzu berberak eskuratuko dituztela eta betebehar berberak dituztela bermatu nahi diegu”.  Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak, helburu hori duela, irailaren 22an, asteartea, Lurralde Historikoen Legea berritzeko lege-proposamen bat aurkeztuko du.  “Herri bakar gisa lan egiten hasi nahi dugu, eta ez taifen erreinuen multzo bat bagina bezala, beti elkarren artean lehiatzen", aipatu du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak.

Ramón Rubial Fundazioak anatoltautako jardunaldi batzuetan, zuzenbide eta ekonomian aditu diren zenbait pertsonen, hainbat epaile, soziologo, politologo, sindikatu-arduradun eta enpresa-arduradunen aurrean aurkeztu den proposamen sozialistak, UPV/EHUko Konstituzio-zuzenbideko katedradun Alberto López Basagurenen ekarpenak izan ditu.

Mendiak, bere hitzaldian, Euskadin 400 milioi euro izan ditzakeela Lurralde Historikoen Legearen erreformari ekiteko aipatu du.  “Zenbait transferentzia eta gabeziaren inguruan batzuek egin duten betiko kontua alde batera utzita, euskal herritarrok, gure erakunde-egitura modu eraginkorragoan, modernoagoan, berdintsuagoan antolatzen badugu, zenbait baliabide lor ditzakegu herritarrentzat lehentasunezkoak diren alderdietarako, esaterako, enpleguan, ekonomian eta zerbitzu publikoetan inbertitzeko”, azaldu du.

Mendiaren ustez, “ezin da ulertu Euskadin, hain txikia izanik, hainbeste erakunde eta entitate publiko izatea, eta bakoitzari zein eskumen dagozkion argi ez edukitzea, horien artean koordinatzeko eta lankidetzarako mekanismo eraginkorrik ez izatea", edo “Aldundiak zenbait baliabide soberan izatea eta esleituta ez dituzten funtzioetarako erabili ahal izatea (esaterako, Turismoa sustatzeko), edo Eusko Legebiltzarrak, Estatutuak berak aurkakoa badio ere, esku hartzeko gaitasuna murriztuta izatea herrialdearen zerga-politikari dagokionez edo administrazioaren arteko finantza-baliabideen banaketari dagokionez".

Hori guztia dela eta, Euskal Sozialistok irailaren 22an, asteartean, Eusko Legebiltzarrean lege-proposamen bat aurkeztuko dugu Euskadiko administrazio-egitura modernizatzeko jardueran aurrera egiteko:

  • Efikazia eta iraunkortasun handiagoa lortzeko,
  • erakundeak herritarren zerbitzupean jartzeko,
  • euskal herritar guztien artean berdintasuna bermatzeko, non bizi diren aintzat hartu gabe.

Mendiak azaldu duenez, lege-proiektuak ez duela Ekonomia Ituna edo Euskadin onartuta dituen eskubideak arriskuan jartzen, eta ez duela zalantzan jartzen Euskadi eta Estatuaren arteko akordiorik edo itunik.  “Egungo Euskadi birpentsatu nahi dugu.  Herritarrentzat Euskadi hobea egin nahi dugu, eta herrialde bakar moduan egin nahi dugu lan, eta ez elkarren artean lehian diren taifen erreinu balira bezala”, ondorioztatu du.

Idoia Mendia Lurralde Historikoaren Legearen
Idoia Mendia Lurralde Historikoaren Legearen "Euskadi Birpentsatu" jardunaldian

Beste berri batzuk...

Iruzkinak