Prentsa-aretoa

Berriak

Lux André Diouf: “PSOEk gobernatzen badu, errefuxiatuek" merezi duten lekua izango dute Espainian”

Luc André Dioufek, sindikalista eta Pedro Sanchez Gobernuko presidente izateko hautagaiak osatutako “Aldaketaren Gobernuko” immigrazioko arduradunak, ziurtatu duenez, PSOEk gobernatzen badu, errefuxiatuek "merezi duten lekua izango dute Espainian".

Areetako Geltoki plazan, Getxon, PSE-EEko idazkari nagusi IDOIA MENDIAREKIN eta Senaturako Bizkaiko zerrendaburu Isabel Celaarekin egindako hauteskunde-ekitaldi batean, Dioufek azaldu du “erabaki duela bigarren lerroan sartzea Pedro Sanchezi laguntzeko eta PSOEren proposamenak besarkatzeko, aniztasunaren alderdia baita, eta nik, beltza eta afrikarra izanda, proiektuan parte hartzera gonbidatu naute".

Dioufek ziurtatu du PSOE “aniztasunaren alderdia dela, eta gizarteari zerbait ona emateko duten pertsona guztiek dutela lekua”.  “PSOEn sartzen naiz PSOEk egin zuelako lehen Atzerritarren Legea, Rodríguez Zapaterok, gainera, hobetu zuen, eta hezkuntzan lan bikaina egin zen”, azaldu du.

Nabarmendu du sozialistek Gobernuan zirela "Afrikako eta Latinoamerikako hezkuntzan pentsatu zen, osasunean baina, batez ere, herritarren parte-hartzean, integrazioa deitzen duten horretan”.

“Ikusi dugu zer aldaketa gertatu diren Espainian PPk gobernatu duenean”, salatu du.  Hortaz, Alderdi Popularrarekin “etorkinak Barne Ministerioarekin dute harremana, eta zeharka, delinkuentetzat ikusten gaituzte”. Baina PSOEk gobernatzen badu, “immigrazioak Lan Ministerioarekin du lotura, langileak garelako, etorkin ekonomiko edo errefuxiatu izanda ere, lan eta babesa da bilatzen duguna".

Ziurtatu du “nahiago duela bere esparruan eta bere etxean egon, baina egungo munduko errealitatearen ondorioz migrazio-mugimenduak egiturazkoak dira, ez egoerazkoak, eta joan behar dugu arreta jasotzeko aukera dugun lekuetara”.

Errefuxiatuen errealitateari dagokionez, bere ustez Espainiak "ahalegin handiagoa egin beharko luke, baina ez du egiten”, eta ekainaren 26an Pedro Sanchezek irabazten badu errefuxiatuek Espainian merezi duten lekua izango dutela dio, Alemanian gertatzen den bezala.  “Espainian hartuko ditugu, Espainia hartzeko herrialde aizan delako, baina baita emigranteen herria", azpimarratu du; "zerbait ekartzera gatoz, gure herrian lortu ezin ditugun gauzak hemen legez lortu nahi ditugu”.

Dioufek ziurtatu du PSOE “Estatu alderdi bat dela, eta aspaldiko gizarte-ongizatea berreskuratzeko gobernatu behar du, pertsonen askatasunak murriztu ez ditzaten, Atzerritarren Legea sozialagoa eta gizatiarragoa izan dadin, non pertsonen oinarrizko eskubideak onartuko diren, esaterako, PPk kendutako bat: osasun-txartela”.

Hori dela eta, PSOErekin “immigranteek eta atzerrian diren espainiarrek osasun-txartela izango dugu berriz”, ziurtatu du.  PSOErekin "kalte handia egiten duten kontzertinak amaituko dira, baita beroan egindako itzulketa ere".

Gainera, “garapenari laguntzeko funtsak handituko dira, benetako kooperazioa izan dadin, eta Afrikako eta Latinoamerikako pertsonek euren herrian gelditzeko aukera izan dezaten han pertsonalki eta profesionalki hasteko”, azaldu du.

“Merezi du ekainaren 26an PSOEri botoa ematea, Espainiaren onerako, asko dagoelako jolasean”, aipatu du. Gainera, “Espainiak ezin du PPren eskuetan jarraitu, eskubideak urratzen eta murrizten dituelako, eta herritarren % 10entzat lan egiten duelako, goi klasearentzat, jendea kaleratzen duenentzat”.

Idoia Mendia, Luc André Diouf eta Isabel Celaá, Areeta [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia, Luc André Diouf eta Isabel Celaá, Areeta [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak