Prentsa-aretoa

Berriak

Madina: “Demokrazian ez da gogoratzen Parlamentuari eta herritarrei aurre ez egiteko hainbeste gauza ezkutatu dituen eta bere burua hainbestetan ezkutatu duen beste gobernurik”

Talde Sozialistak Kongresuko Araudia aldatzea proposatu du, horrela bada, oposizioko talde guztiek Gobernuko presidentearen agerraldia eskatzen badute, hau agertu beharko da derrigorrez

Edu Madina
Edu Madina

Madril, 2013ko irailaren 10a.- Parlamentuko Talde Sozialistaren idazkari nagusiak, Eduardo Madinak, gaur Kongresuaren Osoko Bilkuran Araudia aldatzeko Lege Proposamen baten alde egin du. Aldaketa horren bidez, “Konstituzioaren arabera Parlamentuari esleitutako eskumenetako batean sakondu ahal izango da:  Gobernuaren ekintza kontrolatzekoa”, ezen, gogoratu duenez, “demokrazian ez da gogoratzen Parlamentuari eta herritarrei aurre ez egiteko hainbeste gauza ezkutatu dituen eta bere burua hainbestetan ezkutatu duen beste gobernurik”.

“Gobernua kontrolatzeko tresnak indartu nahi ditugu, oposizioko taldeen kontrolaren ahalmena handitu nahi dugu, ganbera honi tresna gehiago eman nahi dizkiogu bakar-bakarrik oposizioak duen eskumen bat egikaritzeko:  Gobernuaren ekintza kontrolatzekoa”, azpimarratu du Madinak.

Horretarako, sozialistek Kongresuaren Araudiaren 203 artikulua aldatzea proposatu dute; horrela bada, oposizioan diren talde guztiek Gobernuko presidentearen agerraldia eskatzen badute, agerraldi hori derrigorrez epe baten burutu beharko da. 10 eguneko epea finkatu da.

Madinak legegintzaldi honen “salbuespen kutsua” salatu du, Gobernuak eta gehiengoa duen taldeak “espainiar herritarrentzat eta gizartearentzat ezinbestekoak diren gai batzuen inguruan eztabaidatzea galarazi baitute" eta jokaera horrek "Parlamentuaren ospearen galera dakar”.

Madinak PPri ondokoa ohartarazi dio: “pentsa ezazue politikan beldurra ez dela bidaia-lagun ona, ez zaudetela gobernuan betiko, erakundeak ez direla alderdienak, alderdien bidez ordezkatutako herritarrenak baizik”. Eta eskatu die “Gobernuaren ekintza kontrolatzeko tresnen inguruan aurrera egitearen eta sakontzearen alde egin dezatela, ona izango baita oposiziok taldeentzat, gehiengoa duen taldearentzat, Erakunde honentzat eta gure Demokraziarentzat”.

Ezkutatze-gertaerak

Eduardo Madinak bere mintzaldian legegintzaldi honetan gertatutako “ezkutatze-gertaera” batzuk gogoratu ditu:  PPren ustezko finantzaketa irregularraren inguruan ikertzeko batzorde bat sortzeari buruzko eztabaidari jarritako betoa; ez-ohiko aldietan kontroleko bilkurak kentzea; edo Gobernuko kideei egindako interpelazioak ez onartzea eta lehentasunezko gaien inguruan presidenteak agerraldia burutzeari ezetz esatea (adibidez, hezkuntzan edo osasunean egindako murrizketak, finantza-sistema erreskatatzeko eskaera, erreskate horren baldintzen edukia finkatzen duen memoranduma, enpleguaren inguruko neurriak, utzarazpenen ingurukoak, pentsioak, lehentasunezkoak, etab.). "PP ez dago eroso gai horiekin, betoa jartzen die eta Gobernuak ez du horren inguruan ezer azaltzen".

Madinak azpimarratu du “parlamentuko alderdi eta talde ia guztiek hamaika agerraldi eskaera aurkeztu dituztela Barcenas/Rajoy/Gürtel gaiaren inguruan norbait etor dadin eta zerbait azal dezan”.  Horiei guztiei “betoa jarri zaie", bati izan ezik, “Senatuan abuztuaren 1ean agertu baitzen. Agerraldi horretan, Rajoyk, bere alderdiak behartuta, komunikabideen zarata handia zela eta zentsura-mozioaren mehatxupean, ganberara etorri zen gezurrak esatera" jakin izan dugunez “bi aste ondoren agertutako informazio batzuei esker, eta informazio horiek direla-eta bere izena zikindu du Popular Alderdiko presidente moduan eta Gobernuko presidente moduan", esan du.

 Azken adibidea, gaur bertan ezetz esean dio Osoko Bilkura bat egiteko aukerari; Osoko Bilkura horretan Gobernuak azaldu beharko luke “zer sinatu duen” Siriako gatazkaren inguruan eta "zer konpromiso hartu dituen gain sinadura horren ondorioz", ezen "ez baitakigu zein den Espainiako Gobernuak gai horretan duen jarrera”, kritikatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak