Maiatzaren 24ren ostean negozioaren oinarriak fiskalitate homogeneoa eta enpleguaren sustapena direla azaldu du Idoia Mendiak
Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren ustez, oso “goiz” da “EAJrekiko koalizio gobernuez” hitz egiteko, baina Euskadin “ezberdinen arteko akordioek balio erantsia dutela” uste du
Maiatzaren 24ko hauteskundeen emaitzek argi utzi dute herritarren hainbat formazio politikoren arteko akordioak nahi dituztela, eta Euskal Sozialistek “akordioak bilatuko dituzte” azken urteotan garatu dituzten politiketan oinarrituta: fiskalitate homogeneoa eta enpleguaren sustapena. PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, “goizegi” dela aipatutako lortzeko formulez hitz egiteko azaldu du, baina ez du kanpoan utzi “koalizio-gobernuak” sortzeko aukera, EAJrekin batez ere.
Mendiak azaldu du “elkarri ulertu ahal izateko, azken urteotan markatu dituzten gaien inguruan hitz egin behar dugula, esaterako, lurraldeen artean fiskalitate bidezkoago eta berdinagoa lortzea eta enpleguari eta ekonomiaren sustapenari lehentasuna ematea”. Horrek ez du esan nahi PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean jarrera aldatuko duenik, “orain arte egindako oposizioa egiten jarraituko dugu, proposamenak eginez, akordioak lortzen eta desadostasunak adierazten”.
PSEk ez du EH Bildurekin akordiorik lortzeko aukera jaso, baina ez “apartheid politikoa egiteko, haiek esan nahiko luketen bezala, euskal erakundeek espero bezala jokatu ez dutelako baizik”, azaldu du Mendiak. PPrekin akordiorik egingo ez dutela ere aipatu du. “Javier Marotoren eta Javier De Andresen Alderdi Popularra, Rajoyren Alderdi Popularra da, murrizketen alderdia alegia. Gasteizen eta Araban atzera egin dugu gizarte-ongizateari dagokionez eta, hortaz, ez ditugu bazkidetzat hartzen. Hala ere, ez dugu Marotoren aurkako frontean parte hartuko", nabarmendu du.
