Mario Fernandezen dimisioa dela-eta PSE-EEk egindako jakinarazpena
Mario Fernandezek Kutxabanken zuzendaritzan egin duen lana nabarmendu nahi dugu Euskal Sozialistok. Egindako lan profesionalari esker, hiru aurrezki kutxen fusioaren ondorioz suertatutako bankua Europako garrantzitsuenetako bat da, betiere gizarte-konpromisoa eta Euskadin dituen sustraiak galdu gabe.
Mario Fernandezen ordezkoak beraren ibilbidearekin jarraitzeko eta Kutxabankek dagoeneko lortu duen kokapena hobetzeko gai izan dadin espero dugu.
Edozein modutan, azpimarratu nahi dugu Euskadiko Alderdi Sozialista saiatuko dela beti Kutxabanken alde egiten, euskal gizartearen zerbitzuan dagoen finantza-tresna eta erreferente bat izaten jarrai dadin: enpresentzat, bezeroentzat, erakundeentzat, Euskadiko herritarrentzat, oro har.
Entitatean ahalik eta gizarte-kontrol handiagoa eginez, oraingo banku-fundazioen bidez eta euskal gizartearen beharrekiko gizarte-konpromiso handienarekin. Uste dugulako konpromiso hori guztiz bateragarria dela Kutxabank bezalako entitate bati exijitu beharreko kaudimenarekin eta profesionaltasunarekin.
![José Antonio Pastor (Artxiboko irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Jos-Antonio-Pastor-en-una-imagen-de-archivo-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Jos-Antonio-Pastor-Artxiboko-irudia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54784c759272f.jpg)