Prentsa-aretoa

Berriak

“Martxoaren 3an” hildako langileak gogoratu ditu Idoia Mendiak Zaramagan lore-eskaintza eginez

PSE-EEk martxoaren 3ko biktimei egindako omenaldian hartu du parte Idoia Mendiak
PSE-EEk martxoaren 3ko biktimei egindako omenaldian hartu du parte Idoia Mendiak

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, parte hartu du lore-eskaintza batean. Horren bidez, Euskal Sozialistek orain dela 40 urte Polizia armatuaren tiroen bidez Gasteizko Zaramaga auzoan hildako bost langileak gogoratu dituzte.

Idoia Mendiak 1976ko martxoaren 3an gertatutako jazoera dramatikoak gogoratu ditu; lan-baldintza hobeak eskatzen zituen asanblada bat erreprimitu zuen poliziak.  PSE-EEren omenaldia langileak gogoratzeko eskulturaren eremuan izan da, San Frantzisko elizatik oso gertu. Eliza horretan egin zen aipatutako bilera. "Borroka eta hilketak ez ahaztea espero dugu, ezta zauritutako pertsonak ere.  Guk beti aldeztu dugu biktimatzat jo behar direla, bai Memoria Historikoaren Legean, bai Polizia-gehiegikerien Biktimen Dekretuan”, gogoratu du Idoia Mendiak.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua zela, martxoaren 3ko biktimak onartzeko dekretuaren egileetako bat izan zen, eta Exekutiboaren lehen omenaldia ere egitea lortu zuen; 2012an leku horretan bertan izan zen.

Arabako PSE-EEko idazkari nagusi Cristina Gonzalezek eta beste kargudun publiko eta organiko sozialista batzuek ere parte hartu duten ekitaldian. Hamabi arrosa gorri eta bost zuri jarri dituzte hildakoak gogoratzeko: Romualdo Barroso, Francisco Aznar, José Castillo, Bienvenido Pereda y Pedro María Martínez Ocio.

Vitoria-Gasteizko Udaleko PSE-EEko zinegotziek, gainera, biktimen senideei harrera egiteko ekitaldian eta ondoren egindako lore-eskaintzan hartu dute parte. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak