Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Aurrekontuak baztertu direnez, egiaztatu da beste diru-sarrera eta beste aurrekontu batzuk egin daitezkeela”

PSE-EEko bozeramaile Idoia Mendiak esan du Urkullu Lehendakariak aurrekontuak baztertuko dituztela adieraziko omen duela eta hori “iragarritako heriotzaren kronika” dela, “Eusko Jaurlaritzak diru-sarreren zutabea aldatzeko aukeraren aurrean adierazi duen itxikeriaren ondoriozkoa". Esan duenez, orain ikusi da "beste diru-sarrera eta aurrekontu batzuk egin ahal direla"  Mendiaren ustez, Lehendakaritzak emandako argudio “aitzakia” da, hau da, Bruselarako bidaian zenbait informazio jaso duela eta horren arabera EBk Espainiarekiko defizitaren muga lasaituko duela eta, beraz, Gobernu zentralak autonomia erkidegoekikoa ere lasaituko duela; hori orain dela zenbait hilabete iragarri genuen Sozialistok, Gobernu zentraleko kide batzuen aitorpenekin batera.  “Bruselan babesten dute euren burua biharko azterketara joan behar ez izateko”, kritikatu du.

Idioa Mendia gaur goizean elkarrizketatu dute Radio Euskadiko Boulevard saioan, eta saio horretan bere buruari galdetu dio ondokoa: Gobernu nazionalistak 2013ko aurrekontuak berriz egingo dituen —"eta hala balitz, abuztuan edo irailean” onetsi beharko genituzke—,  edo "Euskadiri krisitik ateratzeko lagunduko dioten aurrekontu batzuk negoziatzen hasiko den".  “Horixe erantzun beharko dute gaur arratsaldean”, gaineratu du.

Mendiak berri esan du diru-sarreren kapitulua alda daitekeela, ez soilik defizitaren muga ustez lasaituko delako, baita 2012an Rajoyren Gobernuak aplikatu dituen zerga-aldaketen ondorioz sortuko diren diru-sarrerengatik ere (BEZ igoera, etab.), “eta aldaketa horiek Euskadin islatuko dira”; gainera, Bizkaiko diputatu nagusiak foru ogasunen bilketa handiagoa izango dela onartu du.

Sozialisten bozeramaileak adierazi du beste aurrekontu batzuk berriz egiteko ideiak beharko dituztela eta nazionalisten Gobernuak "ez duela bat ere mahai gainean jarri".  Euskal Sozialistek uste dute “herrialderako akordioak” lortu behar direla —Gobernuan hori erreklamatu genuen eta horixe bera uste dugu oposizioan gaudela—, eta akordio horiek beste fiskalitate bat ekarri beharko dute kalitateko zerbitzu publikoekin jarraitzeko, erakunde sarea berrikusteko (bikoiztasunekin amaitzeko) eta herria modernizatzeko; gainera, enpleguaren eta ekonomia sustatzearen aldeko akordio garrantzitsu bat behar dugu.  Esan duenez, “eta krisitik ateratzeko aurrekontuak egin beharko dira helburu horri ere laguntzeko”

Beste berri batzuk...

Iruzkinak