Mendia: “Autogobernua demokrazian eta askatasun pertsonaletan sakontzea da”
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak eta PSOEko Ekintza Politikoko eta Herritarren idazkari Patxi Lopezek Askatasun bidea izeneko ekitaldian hartu dute parte. Ekitaldi horretan, itun demokratiko eta lege nagusiak gogoratu dituzte ,euskal gizartean askatasuna eta berdintasuna lortzeko izan dituen jazoera historiko balira.
IDOIA MENDIA
- Helburuek markatzen dute gure norabidea: Eskubide gehiago, askatasun gehiago, konpromiso publiko handiago, ardura handiago gure herritarrekiko. Eta uste dugu halako helburuak lor ditzakegula alderdi gehienekin, beti egin dugun bezala, gure eskumenak blokeatu nahi dituztenekin izan ezik, esaterako, Rajoyren Gobernuarekin, edo kudeaketa-ezintasuna ezkutatzeko falta zaigun hori erabiltzen dutenekin, EAJk egiten ohi duen bezala.
- Gure ustez, autogobernua ez da Administrazio zentralari aurre egiteko trintxera bat. Sozialisten ustez, autogobernuak gure arduradun bihurtzen gaitu hemen bizi dugunontzat herri hobea egiteko orduan.
- Autogobernua demokrazian eta askatasun pertsonaletan sakontzea da. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu.
PATXI LÓPEZ
- Gernikako Estatutuak eta gure autogobernuak gure izaera anitza onartzen digute, jatorri-sentimenduei dagokienez, eta norberaren identitate-askatasunerako eskubidea bermatzeko ditugun erremintarik baliotsuenak dira. Sistema demokratikoetan erakundeek eta agintariek bermatu behar dute aipatutako askatasuna.
- Hori dio ikusi dugulako zenbait agintari nazionalistek ahaztu egin dutelako eta Estatutuak eta Konstituzioak eskaintzen dien erakunde-boterea erabiltzen dute aurkakoa egiteko. Gizarte anitzari, adibidez, Kataluniakoari, identitate bat ezartzeko. Beraiena, presidentearena, eta gain hartzen ez duena, katalan txartzat joko dute.