Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Eskandalua da EAJk eta PPk Madrilen atzeko atetik sinatu duten akordioa”

EAJk, gobernu zentralaren neurriak babestu ditu, hau da, ongizateko Estatua eta Erkidegoen estatutua bertan behera uzteko neurriak; hala nola, Toki Araubideen Legea, Segurtasun Pribatuko Legea eta Aurrekontu Orokorrak

PSE-EEk “zainduko du” EAJrekin sinatutako akordioa betetzen dela, eta EAJri Enplegurako eta Ekonomia Biziberritzeko Plana mahai gainean jartzeko eskatu dio

Udalen Legeak bultzada bat behar duela salatu du, zirriborro fasean baitago, Gobernuak 2013ko lehen seihilekoan Legebiltzarrean aurkeztu behar badu ere

Mendiaren ustez, Patxi Lopez ahalegindu zen San Mamesen ekipamendu publikoak hornitzeko, eta horri esker agian Bruselak Athletici ez dio isunik jarriko “ustez legez kontra laguntza publikoren bat jaso izateagatik"

EAJk eta Urkullu lehendakariak erabakitzeko eskubidearen inguruan bi alderdi erakutsi dutela kritikatu du eta salatu du 100.000 euroko partida sartu duela Gipuzkoako Aldundiaren krisiari talka egiteko planerako, Durango eta Iruńa artean gizakien kate bat egiteko

Euskal Sozialistek salatu egin dute EAJk PPrekin “atzeko atetik” itun bat sinatu duela Kongresuan, eta horren bidez nazionalistek Rajoyren Gobernuak sustatutako neurri guztiak babestu dituztela. Neurri horiek, hain zuzen, Ongizateko Estatua eta erkidegoen sistema bertan behera utziko dituzte.  PSE-EEko bozeramaileak, Idoia Mendiak, azaldu egin du aste honetan indarrean sartuko dela toki araubideen aldaketa; aldaketa hori, “udalen autonomiarekiko aurrez aurreko erasoa  bada ere”, EAJ eta Eusko Jaurlaritza “ezer egin gabe” gelditu dira.  “Sozialistak Gobernuan geundenean, Gobernu zentralak proposatutako gizarte-murrizketei eta eskumenen inbasioari aurre egin genien, baina une honetan geldotasuna da nagusi”, adierazi du.

Horixe izan da aurtengo Batzorde Exekutiboan landutako gaietako bat. Batzorde horretan, oposizioan egon diren lehen urte honen inguruko balantzea egin dute: legebiltzarrean hirugarrenak badira ere, Sozialistek jarduera legegilea bultzatu dute.  Gainera, bozeramaileak dio “kezkatuta dagoela” Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean eman duen erantzuna dela-eta, izan ere, Udalen Legea oraindik zirriborro fasean dutela onartu du.  Lege hau legebiltzarrean izapidetzen hasi beharko dute 2014ko lehen seihilekoan, eta gai konplikatua denez, behintzat legebiltzarrean urtebetez izapidetu beharko da. Beraz, Sozialistek ez dute uste Legebiltzarreko Egutegian proposatutako erritmoak beteko direnik.

Udalen legea, Euskal Sozialistek “indarreko” Eusko Jaurlaritzaren aurrean izango duten “zaintza” jarrerari buruzko adibide bat baino ez da.  PSE-EE eta PNV alderdiek sinatu duten akordio ekonomikoa “ez da txeke zuria, ezta legegintzaldirako ituna ere”, errepikatu du Idoia Mendiak. Halaber, Urkullu lehendakariari Enplegurako Plan bat eta Ekonomia Biziberritzeko Plan bat “mahai gainean jar dezan” eskatu dio, Euskadi moderno, solidario, iraunkor eta lehiakorragoaren aldeko akordioak jaso moduan.

100.000 euro gizakien katerako

Egoera ekonomikoa eta enplegua dira Euskal Sozialisten kezkarik nagusiena eta lehentasuna; hala ere, “kezkatuta” ikusten dute Urkullu lehendakariak Gobernuaren ekintzetan beste lehentasun batzuk dituela. Idoia Mendia kondokoa kritikatu du: EH Bilduk eta EAJk Gipuzkoan krisiari aurre egiteko sinatu duten akordioak, 100.000 euroko partida jaso duela Iruña eta Durango arteko gizaki-katea finantzatzeko —Gure esku dago—.

Mendiak EAJri eta Urkullu lehendakariari “ardura politikoa" eskatu die, “alderdi garrantzitsuenetan lan egin dezaten, enpleguan, jendeak benetan dituen kezketan, eta ez gizaki-katean".  “Horrek ez gaitu krisitik aterako”, gaineratu du.

Kazetariek Athletici “legez kontra Estatuaren laguntzak ustez jasotzeagatik” Bruselak jarri nahi dion isuna dela-eta galdetu diotenean, Mendiak egoera horren aurrean “kezkatuta dagoela” adierazi du, baina azkenean Athleticek zigorrik ez jasotzea espero du, ezen Patxi Lopezen gobernu sozialistak ahalegin berezia egin baitzuen San Mamés estadioa “herritar guztientzako erabilera publikoak” gauzatzeko eremu bihurtzeko.  “Lortu egin genuen hori, eta, seguru aski, San Mamés horregatik libratuko da, baita euskal ekarpen publikoengatik ere”, esan du.

Idoia Mendia, Bilboko PSE-EEren egoitzan egin duen prentsaurrekoan
Idoia Mendia, Bilboko PSE-EEren egoitzan egin duen prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak