Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Eskubide historikoek ez bezala, Estatutuak eta Konstituzioak herritarren berdintasuna bermatzen dute”

Idoia Mendia Barakaldoko ekitaldian
Idoia Mendia Barakaldoko ekitaldian

PSE-EEko idazkari nagusiak, IDOIA MENDIAK, Iñigo URKULLU lehendakariari ohartarazi dio euskal herritarrak berdinak direla "ez foruari esker, Konstituzioari eta Estatutuari esker baizik”, eta azpimarratu du legeak erreformatu ahal direla “baina akordioaren bidez, eta ez inposatuz”.

Barakaldon egindako ekitaldi politikoan Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi Mikel Torresek ere hartu du parte, eta Kongresurako eta Senaturako zerrendako buruak, PATXI LÓPEZ eta Isabel Celaá, ere han izan dira. Mendiak azaldu duenez, "nazionalista askok Kataluniara inbidiaz begiratzen duten bitartean”, sozialistok “kezkaz" begiratzen dugu “konfrontazioa eta geldialdia baitira nagusi”.

Agintari sozialistak, Alderdi Egunaz hitz egin du, eta salatu du igandean Forondan jeltzaleek “urteko hitzordua ospatuko dutela independentzia aldarrikatzeko”, eta zelaiak “ikurriñez beteko dituztela eta Espainiaren parte izan nahi ez dutela" esango dutela.  “Hantze kontsultei, estatus berriei, bi alderdiei buruz hitz egingo dute; URKULLUK asmatutako hizkuntza-aurkikuntza berriaz hitz egingo digute:  foru-nazioa”, gaineratu du.  Bere ustez, Inigo URKULLU oker dago, euskal herritarrak “libre garelako eta eskubide berberak ditugulako ez foruei esker, baizik eta Konstituzioari eta Autonomia Estatuari esker”.  “Eskubide historikoek ez dute herritarren berdintasuna bermatzen.   Estatutuak eta Konstituzioak bermatzen dute gure berdintasuna”, azaldu du. Horrez gain, aipatu du legeak berritu daitezkeela, baina “akordiotik abiatuta, ez inposizioaren bidez”.

Bestalde, deitoratu du Batasunako zenbait bozeramailek esandakoa: terroristak atxilotzea bakea oztopatzea dela, alegia. Iraganerako erregresioa da bere ustez.  “Orain dela gutxiko historiaren urte ilunetara itzuliko ginateke.  Batzuek iraganean bizi nahi dute”, azaldu du.  Halaber, kritikatu du bozeramaileek ez dutela “terrorista horien biktimen inguruan ezer esan”, eta ez dutela “ETAren jarduera krudelei buruzko kritikarik egin”.  “Desagertu nahi ez duen bandaren defentsa koldarra egiten dute; borroka bakarra dago, denboraren aurkakoa, eta azkenean denborak amaituko du bandarekin", azaldu du.

Hitzaldian, Mendiak Kataluniako egoerari buruz hitz egin du, eta sozialistok “kezkaz” ikusten dutela dio.  “Katalunia, hainbat urtez, euskal herritarrentzat modernitatearen eta aurrerapenaren eredua izan zen, eta egun, bi blokeen bereizketarantz doa”, aipatu du.  Hortaz, eta hauteskundeen emaitza edozein izanda ere, PSEko agintariak esan du astelehenean talde politikoek "eseri, hitz egin eta zubiak eraiki beharko dituztela”.  “Berriz egin beharko da atzera egindako bidea.  Bizikidetzan utzitako zauriak lehengoratu beharko dira.  Lan egin beharko dugu bihar Katalunia independenterantz joan beharrean, Espainia ezberdin baten barruan egongo den Katalunia hoberantz joan gaitezen”, aipatu du.

Hori dela eta, ondo funtzionatzen ez duena berritzearen eta “batzen gaituena indartzearen” alde egin du, “gizarte bidezkoago egin behar dugula, eta ez zenbait maila dituen gizartea, herritar libreak lortu behar ditugula, eta ez aberrian bertan atzerri diren herritarrak, eta ez ditugu bizilagunen arteko mugak eraiki behar” azaldu du.

Bizkaiko sozialisten idazkari eta Portugaleteko alkate Mikel Torresek ere hartu du parte ekitaldian, eta EAJrekin gobernatzeko lortutako akordioari esker, Sozialistek orain arte Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio eta Enplegu Saila ondo kudeatu dutela aldeztu du.

Sozialistek “erakundeetan badira, arazoak ebazten dira”, eta “gardentasunez" gobernatzen dutela esan ondoren, diputatu nagusi Unai Rementeriaren kudeaketa kritikatu du, eta “Bizkaia ez dagoela ondo” ohartarazi du.  “Beste bi lurraldeetan baino gutxiago hazten gara, zerga-sarrera gutxiago ditugu, eta horrek eragin zuzena izango du udaletan, murrizketa gehiago egin beharko dituztelako", azpimarratu du.

Halaber, langabezia ez dela Gipuzkoan eta Araban bezain azkar murrizten deitoratu du, “Industriak asko sufritzen duelako eta denda txiki askok itxi behar dutelako”.  “EAJri esan beharra diogu lanean hasteko eta arreta jartzeko, gogor egin behar baita lan.  Bizkaiak ahalegin handia behar du”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak