Mendia: “Estatutua euskal herritarren Konstituzioa da”
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Konstituzioa eta Gernikako Estatutua paraleloki berritzearen alde egin du, lege biak euskal gizartearen egungo beharretara egokitzearren. Horia zaldu du euskal autogobernuaren etorkizunari buruz egindako jardunaldian; euskal Legebiltzarreko talde politikoetako ordezkariek hartu dute parte jardunaldian
Mendiak Estatutuaren indarraldia aldeztu du, gerora begira egingo diren aldaketen abiapuntu eta topaketarako esparru baita; izan ere, itun hirukoitz batetik sortzen da: identitate eta nahi politiko ezberdinak dituzten euskal herritarren artekoa, Euskadiko lurraldeen artekoa eta Euskadi eta Espainiako gainontzeko herrian artekoa
Agintari Sozialistak Hasier Arraizen proposamena kritikatu du: EAJrekin eta Podemosekin batera alde bakarreko prozesu soberanista bat sortzea. Izan ere, kanpoan uzten dute erabakitzeko eskubidea aldezten ez dutenak