Mendia: “Igandean Alderdi Sozialistarekiko botoa izango da boto erabilgarria”
Ernesto Gasck herritarren “bihotza eta sentimentua” aipatu ditu maiatzaren 24ko, igandea, hauteskundeetarako, "modu erabilgarrian bozka dezaten, aldaketa bozka dezaten, baina Donostiako sozialistok ekarriko duten benetako aldaketa bozkatu beharko dute”
Denis Itxasok esan du maiatzaren 24an Gipuzkoan "ezusteko handia” izango dugula, antzeman duelako herritarrek zutik daudela jada Bilduren foru-gobernuaren “amesgaiztoarekin" amaitzeko, eta PSE da Gipuzkoan aldaketarako dugun "benetako berme fidagarria".
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, herritarrei igandean hautestontzietara joateko eskatu die “Bildu Donostiako udaletik ateratzeko”, 4 urtez udal desgobernua jasan baitugu, EAJk eskaini dion laguntzari esker. “Orain dela lau urte ezustekoa hartu genuen, ezin da berriz gertatu. Ezin da beste ezestekorik gertatu!”, ohartarazi du Mendiak. Bere ustez, “PSE-EErekiko botoak baino ez du Donostiara aldaketa ekarriko”.
Euskal Sozialistek Donostian amaitu dute hauteskunde-kanpaina. Horretarako, ekitaldi bat antolatu dute, eta Idoia Mendiaz gain, Donostiako alkatetzarako hautagai Ernesto Gascok eta Gipuzkoako “alkaterako” hautagaiak ere hartu dute parte. Mendiak salatu du EAJ "ez dela gai beste aukera batzuk eskaintzeko" krisiaren ondorioz gaizki pasatzen dutenei.
Mendiak azaldu du Sozialistok baino “ez ditugula politikak egiten” gaizki daudenak buruan edukita, eta guk baino ez dugula bermatzen Euskadin “gizarte murrizketarik egingo ez dutela”. Gainera, “Euskadin etxebizitza edukitzea eskubide bat dela eta ez aberatsenen pribilegio bat bermatuko dugu”.
Donostia Sozialista
Donostiako alkatetzarako hautagai sozialistak, Ernesto Gascok, ondoko konpromisoa hartu du gain: "udala herritarren zerbitzura jarriko duela, ez duelako nahi jendeari errieta egiten dion udala, edo lizentzia bat ateratzeko edo proiektu bat abian jartzeko zailtasunak jartzen dituen udala izan”. “Nik nahi dudan udalean, norbait etortzen bada, arazoren bat badu, konponbidea topatuko du”, esan du. Horrez gain “konponbideak bilatuko dituen eta arazoak sortu baino, arazoak ebazten saiatuko den alkatea” izango dela agindu du.
Donostiako Alderdi Eder lorategietan kanpaina amaitzeko PSE-EEk (PSOE) egin dituen ekitaldietan hartu du parte Gascok, Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagai Denis Itxasorekin, PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiarekin, alkate ohi Edor Elorzarekin eta PSE-EEko beste zenbait agintarirekin batera, esaterako, Miguel Ángel Morales, Jesús Eguiguren, Rodolfo Ares eta Mikel Durán.
Donostiako hautagaitzak aldezten dituen proposamenak ez direla “ezerezetik abiatzen azaldu du kanpaina ixteko ekitaldian, PSE-EEk 20 urtez gobernatu ondoren lortutako emaitza baita eta, hortaz, odón Elorzaren gobernu anitzak ditu oinordetzat.
Berriz herritarren “bihotza eta sentimendua" aipatu ditu, maiatzaren 24an, igandean, “modu erabilgarrian bozka dezaten, aldaketaren alde bozka dezaten, baina Donostiako sozialistok ekarriko dugun benetako aldaketari eman beharko diote botoa”.
“Azken lau urteotako ezbeharra posible izan da gaur Bilbora joan direnek —eta EAJri buruz ari da, Bizkaiko hiriburuan amaituko baitu kanpaina— argi utzi dutelako zein lehentasun dituzten eta utzi ziotelako Bilduri gobernatzen. Lau urtez EAJk Donostia abandonatu du Bilduren eskuetan utziz, Donostia ez delako inoiz EAJren lehentasunetako bat izan. Donostia EAJk erabili duen txanpona izan da aurrera egin behar duen hiriaren interesen aurrean”.
Baina EAJren aurrean —eta Bildu bezain arduraduna da desgobernuari dagokionez eta Izaguirre gobernuan lau urtez egon ondoren hiria jasan duen utzikeriari dagokionez— Donostiako sozialistok, Gasco buruan dela, konpromiso bat dugu hiriarekin, konpromiso “zintzoa eta sendoa”. Hori dela eta, nabarmendu du, Alderdi Sozialistarena izango da boto erabilgarria.
Gipuzkoa altxatzen hasi da
Bestalde, Denis Itxasok esan du maiatzaren 24an Gipuzkoak "ezustekoa emango digu", antzematen baitu herritarrak dagoeneko zutik jarri direla Bilduren foru gobernuak sortu duen “amesgaiztoarekin” amaitzeko, eta PSE-EE da “berme fidagarri bakarra” Gipuzkoan aldaketa egiteko.
Azaldu duenez, "askatasunean" egindako lehen hauteskunde-kanpaina egin dugu eta, beraz, herritarren aurrean diren bezala aurkezteko aukera izan dutela, “modu atseginean, eskolatarik gabe, pozik, indarrarekin eta irabazteko prest”.
“Igandean sorpresa handia emango dugu, Euskal Alderdi Jeltzaletik urruntzea lortu dugulako, aspalditik hitz egiten duelako boto erabilgarriaz, baina, egia esanda, etsipen hutsa baino ez da”. Gainera, EAJko hautagaiak eztabaida batean onartu zuen legegintzaldi honetan ez duela PSE-EErekin aukerako gobernuak osatu nahi izan, hala eginez gero, ezker abertzaleak indar handiagoa lortuko bailuke. Horrek berriz erakusten digu jeltzaleei benetan axola zaiena nazionalisten indarren korrelazioa dela, eta ez Gipuzkoa edo gipuzkoarrak. Horregatik EAJri galdetu dio "zer den garrantzitsuena nola dagoen ezker abertzalea edo nola dagoen Gipuzkoa".
Itxasok berriz erakutsi du bere hautagai-zerrendako txartela: “txartel honek geldiunetik aterako gaitu, Gipuzkoa desblokeatuko du, elkarri ulertzearen alde egingo du eta boterea kenduko die deskreditua sortu dutenak, Gipuzkoa ahuldu dutenak eta gure ametsak hautsi nahi dituztenak. Txartel hau, igandean Bilduren amesgaiztoarekin amaituko duten herritarren sinboloa da”.
Halaber, PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bozkatzaileei esan die maiatzaren 24an botoa ematera joan behar dutela, ezin da ezta boto bakar bat galdu ere egin. Gipuzkoan “ezin dela boto bakar bat paperontzira" bota esan du, PSE-EE delako Bildu intolerantearen eta EAJk egiten dion konpartsaren aurrean dagoen aukera bakarra”.
Donostiak alkatea donostiarra behar du, Ernesto Gasco bezala, eta ez “Igeldo edo Aiako alkate bat”, esan du Bildu eta EAJko hautagaien jatorriari buruz.
