Mendia: “Iraganeko erabakien balantzeak gerora begira zer egingo dugun finkatuko dute”
Euskal Sozialisten idazkari nagusi berri Idoia Mendiak Eusko Legebiltzarrean parte hartu du eta euskal agenda politikoan ondorengo hilabeteetarako PSE-EEk zer lehentasun dituen ezagutarazi du
Mendiak Urkullu lehendakariari ohartarazi dio lehentasun horiek eta EAJrekin dituzten akordioen egoeraren balantzeak finkatu egingo dutela Euskal Sozialistek gerora begira egingo dutena.
Oraingoz Ińigo Urkullu lehendakariak “ez digu konfiantza handirik ematen”, Gobernuak ez baitu “adostutakoa betetzen”
![Idoia Mendiak parte hartu du Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-interviene-en-el-Pleno-de-Poltica-General-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendiak-parte-hartu-du-Politika-Orokorrari-buruzko-Osoko-Bilkuran-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5425247234ef4.jpg)