Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Maiatzaren 24an aldaketa hasiko da, Sozialisten garaia da”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Gasteizen hasi du hauteskunde-kanpaina, alkatetzarako eta Foru Aldundirako hautagaiekin, Peio López de Munain eta Cristina Gonzalezekin, batera

Mendiak aldeztu du Euskal Sozialistak bakarrik direla gai “gehiengoarentzat gobernatzeko” eta eskuinaren murrizketen politikak aldatzeko, bereziki Araban

2015eko udal- eta foru-hauteskundeen kanpaina hasi da, eta maiatzaren 24an Espainian, Euskadin, Gasteizen eta Araban aldaketa hasiko dela uste du idazkariak, "Sozialisten garaia baita".  Horixe esan du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, hauteskunde-kanpainari hasiera emateko ekitaldi politikoan. Vitoria-Gasteizko Alkatetzarako hautagai Pedio López de Munainekin eta Arabako Foru Aldundiaren hautagai Cristina Gonzalezekin batera izan da aipatutako ekitaldian.

15 egun barru iritsiko da aldaketa Gasteizera eta Arabara, bi aste dituzten Euskal Sozialistek herritarrei PSE-EEko proposamena azaltzeko, eta aukera bakarra da eskuinaren murrizketen aurrean.  “Gu baino ez gara gai Araba eta Gasteiz gehienentzat eraikitzeko", azpimarratu du Idoia Mendiak.

PSE-EEko idazkariak militante sozialistei esan die kalera harro irten behar dutela Euskal Sozialisten programa azaltzeko, hauteskunde hauetan "asko baitugu jokoan".  Zehazki, Mendia kondoko lehentasunak aipatu ditu: “zerbitzu publikoekin jarraitzea, behar handiena dutenekiko elkartasuna, benetako enpleguaren aldeko lana eta ezkerretik zenbait politika egin guztion aurrerapenerako eta ez gutxi batzuen onurarako".

Mendiak azaldu duenez, “PPk 4 urtez gobernatu duela Araban eta Gasteizen eta nahikoa dela”; izan ere, hiria eta probintzia "herritarren arteko liskar eta amorruen gune bihurtu dituzte", eta gobernu sozialistek konkistatutako zenbait gizarte-aurrerapen suntsitu dituzte.

PSE-EEk Gasteizen hasi du hauteskunde-kanpaina
PSE-EEk Gasteizen hasi du hauteskunde-kanpaina

Beste berri batzuk...

Iruzkinak