Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Nazionalismoaren eta eskuinaren aurrean, Euskal Sozialistok beste aukera batzuk ditugu"

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboa eta Legebiltzar Taldea bildu egin da, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eskatuta, "herri ikuspegia izango dituzten zenbait proposamen definitu, argi” koordinatzearren. PSE-EEk proposamen horiek eramango ditu hauteskundeetara "lehenbailehen abian jartzeko, erakundeetan sartu bezain pronto”.

Euskal Sozialistok "konfiantza handiz” egingo diegu aurre udal eta foru hauteskundeei; herritarren arazo nagusiak ebazteko helburu duten proposamenak ditugu, eta “beste aukera bat dira nazionalismoarekiko eta eskuinarekiko”. Idoia Mendiak azaldu du PSE-EEren eskaintza “herritarren arteko berdintasunean eta herriaren modernizazioan” oinarritzen dela.

Langabezia da Euskadin desberdintasun handiena sortzen duena; 171.000 langabetu daude, “eta gure jarduera politikoaren erdigunea dira”, baita aukera gutxiago dituztenentzako gizarte-babes sistema ere.

 Erronka horiei guztiei aurre egiteko, fiskalitatea eta autogobernuak neurriak hartzeko duen gaitasuna erreminta onenak direla azpimarratu du Mendiak. “Guk aldezten dugun politika fiskalari esker, herriak nahiko baliabide izan beharko ditu, zerbitzu publikoak murriztu gabe eta, horrez gain, etorkizuna irabazteko beharko ditugun neurriak hartu ahal izango ditugu”, azaldu du.

 PSE-EEko idazkari nagusiak Autonomia Estatutuaren indarraldiaren alde egin du, eta erreforma federalaren eta barne-erreforma baten bidez hobetu daitekeela dio. Horretarako, Lurralde Historikoen Legea aldatu behar dugu “euskal erakunde-egitura berrikusi eta herritarrei zerbitzu hobea eman ahal izateko”.

 Amaitzeko, Mendiak nabarmendu duenez, Euskal Sozialistek jarraituko dute indarra egiten neurri gehiago jar ditzaten zerga-iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egiteko eta gizarte-babeseko sistemak aldezteko, "ez uzteko inor bere zorira abandonatuta".

Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren, Idoia Mendiaren, prentsaurrekoa
Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren, Idoia Mendiaren, prentsaurrekoa

Beste berri batzuk...

Iruzkinak