Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Rajoyk gerorako atea itxi dizue, zuen botoaren bidez Rajoyri bidea itxi ahal diozue”

PSE-EEko idazkari nagusi IDOIA MENDIAren ustez, asteleheneko eztabaidaren bidez argi gelditu zen “eskuineko gehiengoa saihesteko, sozialisten aukera baino ez dagoela”; izan ere, Podemos “aspaldi egin zuen porrot, eta argi dago ez dela eskuinaren aurreko aukera bat”. Rivera (Ciudadanos) eta Sáenz de Santamaria (PP), aldiz, lehian aritu ziren “Rajoy gobernuan jarraitzen badu nor izango den presidenteordea jakitearren”.  “Gobernuko presidente izateko hautagai bakarra izan zen:  Pedro Sánchez”, aldeztu du.

Gasteizko Florida parkean alderdiko gazteekin batera egindako ekitaldi batean, Mendiak eskerrak eman ditu Gazte Sozialistek kanpainan egiten duten lanagatik, eta nabarmendu du hauteskunde hauek oso garrantzitsuak direla, batez ere gazteentzat, "zuen belaunaldikoen etorkizuna markatuko baitute".

Mendiak gazteei ohartarazi die abenduaren 20an “zuen bizitzan izango duzuen herrialde eredua” erabakiko dela, eta zuen botoaren bidez “etorkizuna erabaki ahal izango duzuela" uste du.  "Gazte batek ere ezin du jokoan dagoen horretaz paso egin.  Konponbidea ezin da etsipena edo itxaropen eza izan”, defendatu du.  Hori dela eta, ez etsitzeko eta herrialdeko aldaketaren alde “borroka dezatela” eskatu dio, “eskuinak kendu dizkizuen eskubideak eta PPk kendutako aukerak berreskuratzeko, ez baitizue itzuliko eta”.  “Rajoyk euskal gazteei eskaintzen dien gauza bakarra enplegu ezegonkorra, ordutakoa eta soldata txiki-txikiekin, da.  PPk eskaintzen duen aukera Lanbidera joateko edo Alemaniarako txartela erostea da.  Rajoyk etorkizunaren ateak itxi dizkizue gazteoi", nabarmendu du.

Mendiak azaldu du gazteek euren botoekin “Rajoyri bidea itxi ahal diotela”, eta “erabaki dezaketela gizarte bidezkoago baterantz aurrera egitea edo desberdintasunetan sakontzea”, “gure ongizateko estatuaren alde eta berdintasun-politiken alde egitea, edo gizarte-kohesioa ahaltzen dituzten murrizketekin jarraitzea”.  “Hazkunde eredu bidezkoago bat sustatzen dugun edo norbere burua salba dezala aukeraren alde egiten jarraitzen dugun aukeratuko duzu”.  Zuen botoaren bidez, elkarrekin krisitik irteten garen edo gizartearen zati handi bat bazterrean uzten dugun erabakiko duzue.  Laburbilduz, zuen botoaren bidez Espainian eta Euskadin garai berri bati ekiten diogun edo ez erabakiko duzue", azaldu du.

EUSKAL SOZIALISTEN idazkari nagusiak aldeztu duenez, PSOEri botoa emanez gero, "gazteentzako eskubideen eta aukeren beste aldi bat hasiko dela:  hemen gelditu direnentzat, baina baita joan direnek etortzeko aukera izan dezaten ere”, baina hori bakarrik gertatuko da “sozialistok Gobernura iritziz gero, Pedro Sánchez presidente bihurtzen bada", ohartarazi du.

EZTABAIDA

Hori dela eta, astelehenean egindako eztabaida aipatu du, eta aipatu du “eztabaidan Gobernuko presidente izateko hautagai bakarra zegoela:  Pedro Sánchez”; izan ere “Podemosek aspaldi egin zuen porrot, eta argi gelditu zen ez direla eskuinaren aurreko aukera bat, ez baitute herriak behar duen aldaketa eskaintzen".  Rivera (Ciudadanos) eta Sáenz de Santamariari (PP) dagokienez, Mendiaren ustez, elkarrekin lehian aritu ziren jakiteko nor izango den presidenteordea Rajoyk Gobernuan jarraituz gero.  “Horixe soilik nahi dute.  Horixe dute kezka bakarra”.

Mendiak aldeztu du “Euskadik bat egin behar duela Espainiak behar duten aldaketarekin”, eta EAJren kanpaina aipatu du, “PP eta Ciudadanos arteko ituna Euskadirako hondamendia litzatekeela esan" baino ez baitu egiten.  “Ados nago. Euskadirako ez da ona eskuinaren gobernu bat.  Hori dela eta, euskal herritarrei esaten diet eskuinaren gehiengoa saihesteko aukera bakarra dagoela:  Alderdi Sozialistari botoa ematea”, esan du berriz.

Amaitzeko, azaldu du “Euskadi ondo egon dela" sozialistek gobernatu dutenean, PSOE baita “elkarbizitzarako akordio garrantzitsua susta dezakeen alderdi bakarra, eta gure autogobernua indartu eta hobetu dezakeen bakarra, euskal herritarrentzat erabilgarriago izan dadin”.  “Euskadin eta Espainian Alderdi Sozialistak egingo du aldaketa, bestela, ez da aldaketarik egongo.  Horretarako, abenduaren 20an aldaketaren aldeko botoak PSOEko hautagaitzetan kontzentratu behar ditugu.  Aldaketa ez geldiarazteko.  PPren aukerak ez sendotzeko", esan du.

Idoia Mendia eta Javier Lasarte gazteekin Gasteizen
Idoia Mendia eta Javier Lasarte gazteekin Gasteizen

Beste berri batzuk...

Iruzkinak