Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: “Soldata duina bermatzen duen enpleguak baino ezin ditu herritar askeak egin"

Euskadiko langabeziari eta pobreziari buruzko Osoko Bilkura monografikoan Euskal Sozialisten idazkari nagusiak sozialisten proposamenak aldeztu ditu, eta Eusko Legebiltzarreko gehiengoak proposamen gehienak onetsi ditu

Euskal Sozialistek Lehendakariari eta Eusko Legebiltzarreko indar politikoei “”Gizarte-ituna” eskatu diete; baina ezin da alderdien arteko akordio hutsa izan, euskal herritar guztiak gain hartuko dituen ituna baizik, “herri honetako herritar guztiek eurentzat har dezaten eurena dena:  bazterkeriarik gabe denon eskubideak bermatuko dituen gizarte-kohesioko sistema bat, hobetu behar dena geroko erronken aurrean are eraginkorrago izan dadin".  “Sozialistok ez dugu soberan dagoena banatzeari buruzko eztabaidarik nahi. Guztiontzako eskubideei buruzko eztabaida nahi dugu”, azpimarratu du Idoia Mendiak.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak oso biribila izan zen gai horretan; ohartarazi du Sozialistek ez dutela onartuko "jatorriaren inguruan galde dezaten, beharren inguruan, baizik”; izan ere, “ez dugu jakin nahi bakoitza nondik etorri den Euskadin bizitzeko, jakin nahi dugu ia erabaki hori hartu duten guztiek aukera eta betebehar berberak dituzten edo ez”.

Laguntzen eta onuradunen inguruko eztabaida gainditu behar dela eta Ongizateko Estatuaren finkapenari aurre ematea exijitu du Mendiak.  “Ezin dira beste tasa batzuk bat-batean onartu mendekoen arreta ordaintzeko.  Zunda-globo gehiago bota baino, egiteke dagoen Gizarte Sektorearen Legea gauzatu behar dugu, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Lanbidearen Legeak garatu behar ditugu, eta gizarte-eskubideen gutuna zehaztasunez definitu behar dugu”, baieztatu du.

Euskadiko langabeziari eta pobreziari buruzko Osoko Bilkura monografikoak Sozialisten agintariak aldeztu du gizarte-babesak Gizarte Ongizateko laugarren zutabea izan behar duela. Gizarte Ongizatea osasunean, hezkuntzan eta pentsioetan oinarritzen da desberdintasunei aurre egitearren.  “Une honetan, pertsonak, familiak berreskuratze dugu erronka”, esan du gogoratu dituenean egun hauetan ezagutu ditugun Euskadin gizarte-bazterketarako arriskua duten pertsonen kopuruak (euskal herritarren ia erdiak).

Sozialisten ustez —jarraitu du Mendiak—, pobreziaren aurkako borroka eta gizarte- eta enplegu-politikekin jarraitzea ezinbesteko tresnak dira, ez soilik kohesio eta elkartasunerako, baita berdintasunean eta bizi-kalitatean aurrera egiten jarraitzeko ere, eta ezin da desberdintasunaren bretxa handitzen jarraitu. Kalitatezko enplegu duina da erremintarik onena helburu hori lortzeko.  “Soldata duina bermatuko duen enpleguak baino ezin gaitu herritar aske egin”, esan du, eta ondoren gogoratu du ondokoa: “2014. urtean arriskuan jarri da historian buruan enpleguak izan duen gaitasun babeslea”.

Sozialisten proposamena —23 izan dira— berehala zenbait gairi ekitea dute helburu, eta  hurrengo aurrekontuak izapidetzeko prozesuan ere badira. Enplegua eta trebakuntza saritzeko proposamenak, erakundeek kalitatezko enplegua susta dezaten lortzekoak, enplegu publikoaren bidez gure oinarrizko zerbitzuak indartzekoak, etxe askotan dituzten premiei arreta egitekoak.  Baina baita gerora begira harriak jartzen hastekoak ere, Euskadin ezarri den desberdintasun handiari aurre eginez krisitik irten ahal izateko.  Egia da ez dela hain gogorra, baina gaizki dagoen familia bakoitzarentzat oso larria da, eta datu ekonomikoek ez dute beraien bihotza arintzen. 

Mendiak gogorat du zer zailtasun dituzten milaka familiek; orain dela gutxi, adibidez, Candy, Condesa, Cablenor enpresetako langileak kaleratu dituzte, edo Radio Euskadikoek Enplegua Erregulatzeko Espediente bat dute.  Eta Eusko Jaurlaritza kritika du langabeziaren inguruko kopuruetan “joera positiboa” ikusten jarraitzeagatik.  "Irten kalera eta urrian lanik gabe gelditu diren 1.285 pertsonari esan joera positiboa dela.  Lanbidera joan eta han esan”, eskatu die Aburtu sailburuari eta lehendakariari.

Idoia Mendia Eusko Legebiltzarrean, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Eusko Legebiltzarrean, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]