Prentsa-aretoa

Berriak

Mendia: "Sozialistek baino ezin dute gauzatu Euskadik eta Espainiak behar duen aldaketa”

PSE-EEko idazkari nagusiak Sozialistentzako botoa eskatu du “EAJri eta Bilduri irabazteko, eskuinari irabazteko. Patxi Lopez lehendakariak esan duenez “igandean boto guztiak balio bera dute, bai xumearena bai boteretsuarena. Baina boto guztiek ez dute esanahi bera”; izan ere, “ukabila eta arrosa dituzten txartelek baino ez dute aldaketarako indarra, eta eskuinari eta nazionalismo insolidarioari aurre egiteko gaitasuna duten bakarrak dira”.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, sozialistentzako botoa eskatu du “EAJri eta Bilduri zein eskuinari irabazteko, desberdintasunari, langabeziari, gizarte-bazterketari irabazteko eta ondo kudeatutako herri moderno eta solidarioa lortzeko”.

“Maiatzaren 25ean berandu izango da jada; hortaz, hautestontziak boto sozialistekin bete ditzagun”, eskatu du PSE-EEk Barakaldon (Bizkaia) egin duen mitin batean. Gainera, Patxi Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusirako hautagai Carlos Totorikak eta Barakaldoko alkatetzarako hautagai Alfonso Garciak ere hartu dute parte aipatutako mitinean.

Ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak herritarrei ez die eskaintzen sozialistok aldezten dugun ezer, EAJk “etsipena baino ez duelako eskaintzen, baina itxaropenari dagokionez, ezta tanta bakar bat ere”.  “Erabakitzeko eskubidea badute hobeto egongo direla baino ez die esaten. Baina erabakitzeko eskubideak ez du hipoteka ordaintzen, ez ditu argiaren fakturak ordaintzen, ez du lana sortzen eta ez ditu osasun edo hezkuntza publikoak iraunarazten”, azpimarratu du.

Mendiak ohartarazi du herritarrek jakin behar dutela axola behar zaiela nork gobernatzen duen, “denok ez baikara berdin”.  Esan duenaren arabera, Sozialistek "berdintasunaren, ongizatearen eta gizarte-eskubideen" Euskadiren alde egiten dute. Beste batzuk, aldiz, “erabakitzeko eskubideaz" arduratzen dira. Eta Sozialistek “denon aurrerapena bermatuko duen Euskadi modernoa nahi dute". Baina beste batzuek “iraganeko ideia zaharrekin eta gizarte-murrizketekin jarraitzen dute".

“Sozialistok euskal gizartearen aniztasuna eta dibertsitatea aldezten dugu, eta beste batzuek euskaldunen txartelak egiten jarraitzen dute nori botatzen zaien aintzat hartuta eta euskal aberriaren kideak bilatzen dituzte. Aitzitik, herritar guztiak euskaldun edo nahi dutena senti daitezen nahi dugu guk, ez dugu identitate-inposiziorik nahi, nazionalistek bezala.  Herritar libre eta berdinak nahi ditugu", gaineratu du.

Halaber, ohartarazi du “ezin ditugula gure erakundeak zerbitzuak pribatizatzen dituztenen, eskubideak murrizten dituztenen, herritarrak banatzen dituztenen, gizarte-babesarekin amaitu nahi dituztenen eta etxebizitza luxuzko ondasun bihurtu nahi dutenen esku utzi”.

Mendiak nabarmendu duenez, Alderdi Sozialistak “erakutsi du badela gauzak egiteko beste modu bat eta krisiari aurre egiteko beste modu bat", eta esan du alkate sozialista izan duten euskal udalerrietan krisia hobeto jasan dutela.

Bildu Donostian “ontzi-dendan dagoen elefante” balitz moduan sartu dela kritikatu ondoren, “zenbait urtez eraikitako guztia suntsitzera eta Kultura Hiriburu izan beharrean hizkuntza- eta identitate-ezarketaren hiriburu bihurtu da”, eta Gasetiz “hiri tolerante eta zintzoa, Green Capital izatetik, murrizketen eta herritarren arteko liskarren hiri izatera pasatu da".

Mendiak esan du “EAJren eta PPren eskuineko politikek mehatxatzen dutela berdintasuna Espainian eta Euskadin”, eta, horren harira, azaldu du EAJri ez zaiola gustatzen gu gogoraraztea egun Euskadin “170.000 langabetu ditugula, eta horietako asko gazteak dira eta ez dute lan-aukerarik topatzen; beste batzuk 45 urte baino gehiago dituzte eta lan-merkatutik atera dituzte".

“Ez du gustuko gogoratzea 80.000 langabetuk orain dela 2 urte baino gehiagotik daudela egoera horretan, eta enplegua lortzeko itxaropena galtzen dutela.  Euskadin milaka familiak ez dutela hilabetea amaitzeko beste diru.  Edo etxeetatik kaleratu dituztela.  Edo ezin dutela argiaren faktura ordaindu.  Errealitate hori ezkutatu nahi izan du EAJK “Euskadi ondo doa” leloarekin”, salatu du.

Errealitate horren aurrean, EAJk ez du beste aukera batzuk eskaintzeko gaitasunik, eta Mendiak ohartarazi du “jendeak ezin duela gehiago itxaron, ezin duela argitu arte itxaron, eta etorkizun hobea nahi dute, bizitzeko, fakturak ordaintzeko eta duin bizitzeko soldata bat izanik”.

“Sozialistok nazionalistek Euskadin aplikatu nahi zituzten gizarte-murrizketak geldiarazi dituen dikea izan garela” esan ondoren, Alderdi Sozialistaren indarrak baino ezingo diola EAJri, berdintasunaren etsaiari, aurre egin azal du. Hori dela eta “Sozialistek egin beharko dute Euskadin eta Espainian behar den aldaketa”. 

TERRORISMOA

“Guk demokrazia aldeztu genuen ETAren terrorismo totalitarioaren aurrean.  Isilik zeuden eta terrorismoa txalotzen zuten bitartean, euskal sozialistek demokrazia eta askatasuna aldeztu zuten euren bizitzekin.  Eta egun, zenbait urtez sufritu ondoren, demokraziari eutsi ondoren, Euskadin herritar aske eta berdin izatea erabaki genuenez, argi eta ozen esan dezakegu Patxi Lopezen eta José Luis Rodríguez Zapateroren gobernu sozialistek lortu zutela herri honetara bakea ekartzea", nabarmendu du.

Mendiak “Euskadik behar duen aldaketa segurua” garela dio, eta ondoko konpromisoa hartu du gain: “ez dutela inork bere zorira abandonatuta utziko, denek aukera berberak izango dituztela, eta eskubideak, betebeharrak eta askatasunak berdinak izango dira guztientzat, kontuan izan gabe norberak zer identitatekotzat jotzen duen bere burua”.

Euskal sozialisten buruak esan du “erabakitzeko eskubideen aldeko atxikipenak bilatzen dituztenen aurrean, sozialistok enplegurako, etxebizitza edukitzeko, hezkuntzarako eta osasunaren aldeko atxikipenak bilatzen ditugula".

PATXI LÓPEZ

PSOE Ekintza Politikako eta Herritarren idazkari Patxi Lopezek esan du Iñigo Urkullu lehendakaria “lo gelditu zela” Ajuria Eneara iritsi zenean, eta Rajoyk “denbora nola egiten duen aurrera begiratu baino ez duela egiten”.  Horrez, gain, maiatzaren 24an amaituko direla “Rajoyen eskuinaren harrokeria” eta “bere adiskideen negoziak" iragarri du.

Barakaldon egindako mitinean, lehendakari ohiak azpimarratu du azken hilabeteotan "Espainiako zenbait herri eta hiritan izan dela”, eta Ortuzarri ez zaiola hori gustatzen “proposamen edo argudiorik ez duenez, nire bidaien inguruan hitz egin baino ez baitu egin”.  “Badakit nahiago duela batzokitik ez irten.  Horregatik uste du mundua bere zilborrean hasi eta amaitzen dela", zentzuratu du.

Lopezek azaldu du sozialistek badakitela “bidegabekeriak ez duela mugarik”, ezta horren solidaritatea ere.  “Euskadi maite dut, baina nahiago dut Villafranca de los Barrosen gaizki pasatzen ari den batekin egon, Neguriko boteretsu batekin baino.  Haientzat, aberri txikiaren berekoitasuna, sozialistentzat, gizateriaren aberria”, azpimarratu du.

Bisitatu ditudan lekuetan, "sozialista izatea, asaldatze-ekintza bat da PPk ezarritako gaitzen aurrean”.  “Badakit hilaren 24a aldaketaren eta Espainiako susperraldi politikoaren lehen eguna izango da.  Eta Rajoyren eskuinaren harrokeriaren azken eguna izango da”, aipatu du.

Patxi Lopezek azaldu duenez, “Rajoy gehiengo osoa lau urtez soilik izan badu ere, oso luzeak izan direla, desberdintasuna areagotu baita, baita beraien lagunen aldeko negozioak ere, aberatsago bihurtu baitira”. Horren bitartean, “soldatak miseria bihurtu dira, ezin da ezta bizi ere egin kobratzen denarekin”.  “Lau urteotan ustelkeria ez da sartzen PPren bulego ilunetan, gainezka egiten du”, gaineratu du.

Bere ustez, “eskuina geldiarazteko eta gehiengoaren interesen alde egiteko unea da,  krisiaren zama jasan dituzten langileen eta klase ertainen alde egiteko unea”.  “Aldatzeko eta beste garai bat hasteko unea da.  Ezkerraren eta gizarte-justiziaren garaia da", esan du.

PSEko idazkari nagusi ohiak PSOEren lehen urratsetara itzultzea aldarrikatu du, “eta harro esaten Fernando Buesaren eta José Ramón Recalderen Alderdia garela”. Aipatutako sailburuek “zerbitzu publikoak eta askatasuna aldeztu zituzten, eta horregatik izan ziren ETAren terrorismo totalitarioaren biktima”. Horrez gain, Osakidetza abian jarri zuen José Manuel Freireren alderdia gara.

Zerbitzu publiko guztietan “Sozialistek egina” jartzen duela ziurtatu ondoren, horiexek ekintzak direla ziurtatu du, “eta ez EAJk karteletan jartzen dituenak".

Harrotasun handiz aldeztu du PSEk baino ez zuela terrorismoaren urte gogorretan eutsi, “gure zinegotziek eta alkateek ez ziren belaunikatu terrorearen aurrean”.

Lopezen ustez, euskal sozialistek "odolarekin” ordaindu dute “askatasuna”, eta ohartarazi du "batzuek agian uste dutela hori oso aspaldi gertatu zela".  “Baina guk badakigu lehendabiziko aldiz egin ahal dugula udal-hauteskundeetarako kanpaina askatasun osoz.  Barakaldoko plazara gatoz eta hautagaiek ez dute eskolatarik behar, lehendabiziko aldia da", azpimarratu du.

Hori dela eta, Jesús Egiguren gogoratu du, “askatasuna kale eta plazetara beldurrik gabe irtetea zela" aldeztu baitzuen.  “Eskerrik asko, Jesus; eskerrik asko, euskal sozialistak; eskerrik asko eutsi duzuen guztioi, bakea eta askatasuna lortu baizue", eskertu du.

BERDINTASUNA

PSOEk aldarrikatzen duen “berdintasunari” buruz ere hitz egin du Lopezek; izan ere, “inor ez dela beste bat baino gehiago aldezten du, Barakaldon edo Extremaduran jaio", eta ez ditu "euskal herritar onak eta txarrak sailkatzen, ez baitu Euskadin barne-trintxerarik ezarri nahi".

Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzan bere ondoren etorritakoa kritikatu du, “presa handia zuen Ajuria Enean sartzeko, baina gero lo gelditu da, eta denbora pasatzen utzi du, Rajoyk Moncloan egin duen bezala”.  “EAJk eta Urkullu lehendakariak ez egitea ezer moderazio politikoa dela diote.  Baina ez da moderazioa, ezintasuna da”, zentzuratu du.

Exekutibo autonomikoak “urrats eta ekintza guztiak egiteko bultzadak behar izan ditu, sozialisten bultzadak”.  “Baina ezin dugu horrela jarraitu, ezin dugu sozialisten bultzadak behar dituen gobernuarekin jarraitu”, kritikatu du.

Lopezek esan du Euskadiko zenbait gobernu nazionalistentzat kezka handienak “obsesio partikularrak eta familien arteko liskarrak dira, ikurriña handiena nork jarriko duen ikustearren, eta ez gure herriak askok bizi duten errealitate gordina”.

“Gobernu sendo baten, hazkunde ekonomikoaren aldeko eta enplegu onak sortzeko politikak egingo dituen gobernuaren beharra izan badugu ere, norabiderik eta ideiarik gabeko gobernua izan dugu, ez daki nora doan", kritikatu du.

Ondokoak aipatu ditu: botiken baterako ordainketa, elkarrizketa sozialaren amaiera, lana eta familia bateratzeko laguntzen murrizketa edo Ertzaintzan, Osakidetzan eta EiTBko profesionalen artean edo hezkuntzan sortutako haserrea.

Amaitzeko, datorren igandean “ukabila eta arrosaren txartelak” erabiltzeko deia egin du, eta ohartarzi du PSEk ez duela etsiko Idoia Mendia “Euskadiko lehen emakume lehendakari” izan arte.

TOTORIKA

Bestalde, diputatu nagusirako hautagaiak, Carlos Totorikak, “kalean egongo den diputatu nagusi izan nahi duela esan du, langabeziari aurre egingo diola, ekonomia-, industria- eta enpresa-jarduera sustatuko duela eta eskualdeko ekoizpen-oreka lortzen saiatuko dela”.

“Zerga-ihesa eta –iruzurrari aurre egiteko” konpromisoa ere hartu du gain. Horretarako, Ogasuneko ikuskatzaileen kopurua bikoiztuko du, ogasun publikoak konektatuko ditu eta gardentasunaren alde egingo du”.  Gizarte-eskubideak garatzea eta behar handiena dituztenen alde prestazioak zaintzea izango dira Bizkairako gain hartuko dituen beste konpromisotako batzuk.

“Epe luzeko langabeziari aurre egin behar diogu, kalitate oneko enplegua sustatu behar dugu eta gazteei lan-aukerak eman behar dizkiegu Bizkaian, alde egitera bultzatu beharrean".

Sozialistak “kasta" direla esaten dutenei, “bai, kasta gara, mehatxatuen kastakoak gara, jazarritakoen kastakoak gara eta denon eskubideak aldezteagatik erosoak jasan dituztenen kastakoak gara”.  Hori dela eta, eta Podemos aipatu gabe, "boto bakar bat ere lortzeko ezer egin ez dutenek ezin dutela leziorik eman" esan du.

Totorikak botoa eskatu du “enplegu duina lortzeko, zerbitzu eta politika publikoak hobetzeko eta gure lurraldeak behar duen efizientzia eta modernitatea lortzeko".  Ezkerreko progresistei esan die “botoa alferrik ez emateko eta Alderdi Sozialistaren alde egiteko, beharrezkoa dugun aldaketa egiteko gaitasuna duen bakarra baita".

Barakaldoko alkatetzarako hautagaiak, Alfonso Garciak, bere aldetik, azpimarratu du gure hirietan azken 30 urtean lortu dugun “aldaketa handian” zerikusia izan dutela sozialistek. Horrez gain, “EAJk Barakaldoko herritarrei oztopoak jarri baino ez duela egiten esan du, Bizkaiko Foru Aldundian bildutako zergak bidegabez banatzen baititu”.

Garciak nabarmendu du hautagai-zerrenda sozialistako kideek ahalik handia egiten dutela, baita "Tokiko Taldeetako militanteek ere", eta "pena merezi izango duela dio, igandean herritarrek jakingo dutelako nori eman botoa: arazoengatik benetan kezkatzen den alderdiari, Alderdi Sozialistari”.

Mitina Barakaldon
Mitina Barakaldon