Mendiak Abenduan 20a “gorriz markatzea eskatu du Espainiak behar duen aldaketa egin ahal izateko”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du PSOE dela Gobernu geldiaraziaren aurrean dugun aukera bakarra, eta alderdi horrek baino ezin diela datozen urteetan Espainian behar dituen aldaketei ekin. Gainera, euskal herritarrei eskatu die abenduak 20a “gorriz markatzeko”, PPren lau urteekin amaitzeko unea izango baita; izan ere, gizartean zauri sakonak utzi ditu eta oso modu berezian pairatu du gizarteak krisia.
Idoia Mendiak Julian Zugazagoitia sozialistaren erakusketa inauguratu du Bilbon. Bizitza baten koherentzia. Ramón Rubial Fundazioak antolatu du. Gogoratu du PSOEk beste alderdiek baino esperientzia luzeagoa duela Espainia gobernatzen, eta alderdi sortu berriek ez dutela konponbidea ekarriko, Pedro Sanchez sozialistak baizik.
Julian Zugazagoitiari dagokionez, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du "sozialismoaren historiaren ezinbesteko figura bat dela, baina baita XX. mende hasierako Bilbo liberalaren figura bat, bai maila politikoan, bai kulturalean eta intelektualean, idazlea eta kazetaria baitzen”. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando izan da ekitaldian.