Mendiak Arcelorreko langileen alde egin du eta Eusko Jaurlaritzari industriaren geroa bermatzeko zenbait neurri exijitu dizkio
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak Bilboko kaleetan egindako manifestazioan esan du euskal industria gerora begira berme bat dela sektorearekin lotura zuzena edo ez zuzena duten milaka familiarentzat, baita euskal ekonomia osorako abal bat ere. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio autogobernuaren erreminta guztiak erabil ditzala ikerketako eta garapenerako inbertsioari laguntzeko eta mailaka lanpostu sortzen dituen sektorea iraunarazteko.
“Gure ustez, industriak gure hobekuntza ekonomikoaren oinarrizko zutabe bat izan behar du. Gure ustez, funtzio nagusia izan behar du, osasun oneko industria ekonomiaren oinarria baita soldatu duin eta egonkorrekin. Industria on bat delako langabeziaren, ezegonkortasunaren eta langile asko dituzten soldata txikien aurkako antidotorik onena”, azaldu du Idoia Mendiak Bilbon egin den manifestazioaren hasieran.
PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren funtzioak giltzarria izan behar du sektoreak jarduteko izango dituen baldintzei laguntzeko orduan. “Euskadin industriaren eskumena geuk soilik dugu. Ez da nahikoa Europari altzairu txinatarraren aurkako neurriak eskatzearekin, ez da nahikoa Espainiako Gobernuari energiaren prezioa aldatzeko zenbait neurri har ditzan eskatzearekin. Eusko Jaurlaritzak zerbait gehiago egin behar du gure industriaren alde. Ekonomia Itunak ematen dizkigun erremintak ditugu, I+G+b-n inbertitu behar dugu bermeak izango dituen geroa eraikitzeko eta lanpostuak eta zenbait eskualde bizirik mantentzen dituen sektoreari laguntzeko", azaldu du Mendiak. Gainera, Sestatoko eta Zumarragako Arcelorreko langileen alde agertu da, baita lana galtzeko arriskua duten pertsonen alde ere.
Manifestazioan Euskal Sozialistek ondoko ordezkariak izan dituzte, besteak beste: Bizkaia eta Gipuzkoako idazkari nagusiak, Mikel Torres eta Iñaki Arriola; PSE-EEko Ekonomia eta Enpleguko idazkariak, Javier Lasarte eta Alberto Alonso; Legebiltzarreko bozeramailea, José Antonio Pastor, eta Industriakoa, Jon Azkue. Zumarragako alkateak, Mikel Serranok, eta Sestaoko bozeraemaileak Luis Felipe Finkerrek; Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak Eneko Anduezak, Susana Corcuera eta Miren Gallástegui biltzarkideek ere hartu dute parte.