Mendiak azpimarratu du “eskuak libre dituela” aurrekontuak onartu edo errefusatzeko
Euskal Sozialisten idazkari nagusi berriak, Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio iaz nazionalisten eta sozialisten artean sinatutako ituna ez dela oztopo izango datozen hilabeteetan askatasun osoz erabakiak hartzeko. Mendiak azpimarratu du “eskuak libre dituela” datorren ekitaldiko aurrekontuak edo EAJrekin egindako itunaren indarraldia negoziatzeko; izan ere, PSE-EEk egin du dagoeneko “egin beharreko guztia” eta Gobernuak ez die lehentasuna eman enplegu politikei, akordioak exijitzen bazen ere.
Radio Euskadiko Boulevar programan egindako elkarrizketa batean, Idoia Mendiak eskerrak eman dizkie militante sozialistei primarioen jardunaldian inplikatzeagatik, eta ia-ia % 70ek parte hartu zutela azaldu du.
Une honetan Mendiak lan egiten du PSE-EEko Batzorde Exekutiboa osatzeko; murritzagoa izango da eta gai edo arlo jakin batzuk izango ditu kudeatzaile sozialistek kontuak hobeto jakinaraz ditzaten. Horrez gain, Mendiak azaldu du alderdiko Lehendakaritzarekin jarraitzeko aukera aztertu duela, eta “orain arte bigarren mailan ziren” kide batzuek osatuko dutela bere taldea.