Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak baloratu du PSEk “ondo merezitutako saria lortu duela” eta akordioaren alde egingo duela lan

PSE-EEko idazkari nagusiak, IDOIA MENDIAK, esan du EUSKAL SOZIALISTEK “merezitako saria lortu dutela”; hala ere, urrutiago joan nahiko lukete. Horrez gain, alderdiak “garai berriak” exijitzen dituen akordioak lortzeko egingo duela lan ziurtatu du.

Bilboko EUSKAL SOZIALISTEN egoitzan egin du agerraldia, hantxe izan baita Batzorde Exekutiboa hauteskundeen emaitzak aztertzen. Mendiak nabarmendu duenez, emaitzak pozteko modukoak dira PSErentzat; izan ere, "2015eko Euskadik zerikusi txikia du 2011koarekin”, eta PSEk finkatzea lortu du, “herrialdeko hirugarren indarra baita”.

PSEko agintariak azaldu du "Euskadin garai berri bat hasiko dela eta elkarrizketarako gaitasun handia exijituko duela”. Bere aldetik, Euskal Sozialistek “euskal herritarrek exijitutako akordioak lortzeko jarraituko dutela lan egiten” esan du.

“Lan handia dugu egiteke, baina gaurko mezua Euskadin eta, oro har, Espainian, garai berria dugula da.  Aldaketarako oinarriak jarri ditugu gaur, eta hurrengo hauteskunde orokorretan aldaketa gertatuko delakoan nago”, esan du.

Maiatzak 24ko prentsaurrekoa
Maiatzak 24ko prentsaurrekoa

Beste berri batzuk...

Iruzkinak